Berriak
BERRIA
2012/05/04
Ertzaintzaren patrulla baten eta TUVISAko gidari baten artean izan den gertakaria azaltzea eskatu dio EAJk Herrizaingo sailburuari
Mikel Martínez legebiltzarkideak gogoratu duenez, hiritargoak komunikabideen bidez izan zuen gertakari ezatsegin honen berri. Eta, gaineratu duenez, “Herrizaingo sailaren aldetik gertakarien inguruan argitaratu diren lehen bertsioak eta TUVISAren Enpresa Batzordeak emandakoak guztiz kontrajarriak dira”.
BERRIA
2012/05/03
EAJk Burdinbidearen Euskal Museoaren inguruan izan duen jarrera berretsi du Legebiltzarrak
Transakzioko zuzenketaren bidez, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio fundazioaren barruan Burdinbidearen Euskal Museoarentzako plan estrategiko bat adostu eta garatu dezala fundazioko kide guztiekin, plan horretan giza baliabideen eta patrimonio industrialaren kudeaketa eraginkorra lortzea izango delarik helburua.
BERRIA
2012/05/03
Espainiako Gobernuak hezkuntzan eta osasunean egin nahi dituen murrizketen konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkideak salatu duenez, Espainiako Gobernuak ikerkuntzan, hezkuntzan edo inbertsioetan egindako murrizketek ez dute lagunduko krisialdia gainditzeko. Gainera, ohiko etorkinei osasun-txartela kentzea kritikatu du.
BERRIA
2012/05/03
Gizartearen gehiengoak memoria partekatu ahal izateko ahaleginak egin ditzala eskatu dio EAJk Jaurlaritzari
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak hilaren 14 eta 20 bitartean Bilbon egingo den Memoria eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra babestu du; izan ere, "memorian oinarritutako bakerako bidea" lagundu ahal duelako, baina proposamenak hobera egin duen arren, oraindik "beste ahots batzuk eta xehetasunak" falta dira.
BERRIA
2012/05/03
Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu dio EAJk Legebiltzarrari
Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkide jelñtzaleak gogora ekarri du 2007ko ekainean Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuela Gorte Nagusietara bidaltzea Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren lege organikoak modifikatzeko proposamena.
BERRIA
2012/04/26
EAJ: “Bizialdi osoko ikaskuntzari buruzko proiektu legeak ez du kalitatezko ikaskuntzarik eta ez da eraginkorra”
Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, talde jeltzaleak eskatuta Isabel Celaa eta Gemma Zabaleta sailburuen Legebiltzarreko agerraldian, horrelako lege baten garrantzia azpimarratu du. Izan ere, “ez da soilik agintzeko, baizik eta pertsonen ezinbesteko proiektuak ere motibatzeko eta bultzatzeko”, adierazi du.
BERRIA
2012/04/26
Legebiltzarra Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu du EAJk
Modifikazio hauek ezartzen dute Araba-Alava, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoetako Foru Zerga Arauen inpugnazio judiziala egotekotan, honen inguruan jakitea eta ebaztea Auzitegi Konstituzionalaren ardurakoa izango litzatekeela.
BERRIA
2012/04/26
EAJ: “Bonbardaketaren biktimak oraindik pairatutako sufrimenduaren errekonozimenduaren zain daude”
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak adierazi du Gernikako Bonbardaketaren biktimak oraindik pairatutako sufrimenduaren errekonozimenduaren zain daudela eta Erregeak oraindik ez duela pausu hori eman. “Ereduzko trantsizioa eta Erregearen lana defendatzen dutenen aurrean, ordua da prozesuan emandako akatsak onartzeko”; beraz, zigorgabetasuna eta ahanztura baztertu ditu Iturratek.
BERRIA
2012/04/26
Aldundiek Koroa finantza ez dezaten ekimena baztertu du Legebiltzarrak
Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkideak gogoratu du Kontzertu Ekonomikoak Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga-harremanak zehazten dituela, eta “foru lurraldeen eskubide historikoak babesten ditu”. Beraz, legebiltzarkide jeltzaleak ohartu duenez, “konpromiso hori bete ezean, Estatuak gauza bera egiteko aukera izango luke”, Kontzertuko eskubideak baztertuz.
BERRIA
2012/04/26
EAJ: "Pankarta atzean jartzea gobernatzea baino errazagoa da"
Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak kritikatu du, Bildu Gipuzkoako instituzioetako gobernuan sartu ondoren, ez diola hondakinen inguruan emandako plangintzari jarraipenik eman. Horregatik, Bilduk “ezetzaren pankarta atzean jarri baino ez duela egiten” esan du, aldaketak planteatu gabe.
BERRIA
2012/04/25
EAJren zerga-ekimena onartu du Legebiltzarrak
Alex Etxeberria legebiltzarkideak kritikatu duenez, Patxi Lopez lehendakariak ez du inolako asmorik zerga-sistemaren inguruan eta Rubalcaba hautagaiaren ‘bozgoragailua‘ baino ez da. Horregatik, Exekutiboak “besteei lana jartzen dien bitartean, ekonomia berpizteko betebeharrak ahazten ditu”, esan du.
BERRIA
2012/04/25
Beste erkidegoko gaixoei Euskadiko osasun-laguntza ‘kuantifikatzea‘ eskatu du Legebiltzarrak
Nerea Antia legebiltzarkide jeltzaleak ohatu duenez, gaur Legebiltzarrean onartutako proposamenarekin ez da Trebiñuko biztanleen egoera hobetuko. Bere hitzetan, “Erdi Aroko arazo honek Trebiñuko pazienteen osasun-laguntzaren kaltetan du eragina”.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















