Berriak
BERRIA
2012/03/22
Lan-merkatuaren erreformaren dekretua ken dezala eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Ricardo Gatxagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak defendatu duenez, Euskadin langabeziaren datuak txikiagoak dira “euskaldunok lana egin dugulako ekonomia esparrua gaurkotuz, berrituz eta berregituraketa eginez”.
BERRIA
2012/03/22
2012-2016 plangintzan hezkuntza arloaren parte-hartzea beharrezkotzat jo du EAJk
Arantza Aurrekoetxea legebiltzarkide jeltzalea poztu da Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu diolako, 2012-2016 plangintzan, hezkuntza arloaren eragile guztien parte-hartze eraginkorra.
BERRIA
2012/03/22
EAJ: “Jaurlaritzaren neurriak gertutik jarraituko ditugu Euskadiko ekonomia berrindartzeko”
Leire Corrales legebiltzarkide jeltzaleak esan du, 2012ko inbertsioen egoerari dagokionez, Ekonomia sailburuaren txostena izan arte itxaron nahi duela planteamendu berriak egiteko.
BERRIA
2012/03/22
Lanbideren lan-postuak behin betiko zehazteko eta horien guztien onarpena egin dezala eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, inork ez du zalantzan jartzen Lanbiden ordena falta dela, “EAJk ez ezik, sindikatuek eta bulegoen zuzendariek ere onartu dutelako. Hori dela eta, EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, “etxean ordena jarriko da, langileen eta bere egituraren beharrizanen arabera”.
BERRIA
2012/03/20
Tolosako eskola judutarraren kontrako erasoa salatzeko isilaldiarekin bat egingo du EAJk
Olabide ikastola eta Angulemako College Sainte Marthe-Chavagneseko ikasle-taldeek minutu bateko isilaldia egin dute Eusko Legebiltzarraren egoitzaren aurrean.
BERRIA
2012/03/19
EAJk Trebiñuko biztanleentzako osasun arreta eskuragarri eta kalitatezkoa eskatu du
Nerea Antia legebiltzarkide jeltzaleak aurkeztu duen ekimenean “Eusko Jaurlaritzari eta Gaztela-Leongo Gobernuari eskatzen zaie, hilabeteko epean osasun arretaren inguruko lankidetza hitzarmena izenpetzea, besteak beste Trebiñuko eta Euskadi eta Gaztela-Leon arteko herri mugakideetako bizilagunei osasun arreta eskuragarri eta kalitatezkoa bermatzeko”.
BERRIA
2012/03/16
Jaurlaritzaren hizkuntza-politika salatu du EAJk
EAJko Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika kritikatu du. Izan ere, batetik, Lopez Gobernuak ez du egungo helburuen artean Europan euskararen ofizialtasuna eskatzeko lehentasunik; eta, bestetik, ez du euskara teknologia berrietan sustatzeko inolako proiektu finkorik.
BERRIA
2012/03/16
EAJ:"Jaurlaritzaren mesfidantza erabatekoa da trenbidea Gasteizen integratzeko proiektuan"
“Gasteizko Udaleko PSEk gauza bat bozkatzen duen bitartean, Arriola sailburuak beste bat bozkatzen du”, esan du Mikel Martinez legebiltzarkideak.
BERRIA
2012/03/15
Langile publikoen murrizketei buruzko dekretua bertan behera uzteko eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak aldeko botoa eman dio proposamenari. Izan ere, Ana Otadui legebiltzarkideak talde jeltzalearen jarrera gogoratu du Legebiltzarreko aurrekontuak egiteko izapideetan.
BERRIA
2012/03/15
EAEko zerga-politika berria gauzatzeko egin beharreko lege-aldaketa eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Javier Carro EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, zergazko eskumenak Lurralde Historikoen esku daude, baina, Jaurlaritzak koordinatu beharreko lana egin behar du Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa “baldintza berdinetan” egoteko.
BERRIA
2012/03/09
EAJ: "Trenbidea Gasteizko bidean integratzeko proiektua egoera larrian da PSEren arduragabetasunagatik"
“Horrelako proiektu estrategikoaren etorkizunak ezin du haur-haserraldi batengatik baldintzatuta egon. Hau ez da politika egiteko modua, ezta gizartearen interesak defendatzeko bidea”, esan du Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak.
BERRIA
2012/03/08
EAJ: "Euskadiko etorkizunak bi zutabe nagusi izan behar ditu: printzipio politikoa eta demokratikoa"
Joseba Egibar Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko bozeramaileak Euskadiko etorkizunaren “zutabeak” zein izan behar diren azaldu ditu. Izan ere, “printzipio etikoa” lan egiteko beharra adierazi du, inolako proiektua edo bere babesa, inolako Estatuko arrazoia, pertsonaren duintasuna baino lehenago edo gehiago dela argi uzbeko.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















