Berriak

BERRIA

2012/06/06

Gaixotasun larria pairatzen duten administrazio publikoko gurasoei ere, lanaldiaren murrizketaren % 99,9 aitortzea eskatu du EAJk

Ane Urkola legebiltzarkide jeltzaleak itxaropentsu dago “ekimena biharko Osoko Bilkuran onartua izango delakoan, horren bidez arindu egingo litzatekeelako hain une latzak bizi dituzten pertsonen egoera; eta, aldi berean justizia ere egingo litzateke lan esparru bateko zein besteko langile guztien eskubideak berdinduko liratekeelako”.

BERRIA

2012/06/05

PPk eta PSEk eragotzi egin dute Gobernuaren ordezkariak Elgetan gertatutakoa azaltzea, EAJk salatu duenez

Mª Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak “onartezin “jo du “ beste behin ere Alderdi Sozialistak eta PPk beren bozak batu izana euskal legebiltzarkideek, eta ondorioz hiritarrek gertatu dena eta zergatik gertatu ote den jakitea eragozteko. Oraingo honetan, “orain dela gutxira arte kide nagusi zirenek beren bozak bateratu dituzte Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkariak apirilaren 24an Espainiar Ejertzitoak egin zituen maniobrak azaltzeko derrigorrik izan ez dezan.

BERRIA

2012/05/30

Estatuaren titulartasuneko artxiboen transferentzia betetzea eskatu die EAJk Jaurlaritzari eta Aldundiei

Leire Corrales legebiltzarkidearen berbetan, Estatuaren titulartasuneko artxiboen kudeaketak, berriki EAEri transferitu zaizkionak, foru-aldundien eskumena izan behar duela. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eta hiru foru-aldundiei eskatzen die abian jar ditzatela eskumena gauzatzeko prozedura legal eta administratiboak, hori betetzeko finantzazioa bermatuz".

BERRIA

2012/05/24

EAJ: “Tabakalerari ez diogu itulan ari den erakunderik ikusten”

Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, urtarrilean amaitu zen proiekturen hausnarketarako epea; beraz, “Tabakalerako Administrazio Kontseilua osatzen duten erakundeek lehenbailehen adostu dezatela eraikinak zer egitasmo hartuko duen bere baitan, eta osatu dezatela Tabakalera zuzendu eta kudeatzeko behar den lan-taldea" eskatu du, “Tabakalera baita, kultura arloan, baina ez horretan bakarrik, azken urteetan izan dugun egitasmorik estrategikoena Donostiarentzat, Gipuzkoarentzat eta beraz baita Euskadirentzat ere”.

BERRIA

2012/05/23

EAJ: "Deserriratutakoak erroldan sartzeak pertsonen berdintasunaren printzipioa urratzen du"

Deserriratutako euskal herritarrek Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan botoa emateko aukera izan dezaten PPk eginiko proposamenak pertsonen berdintasunaren printzipioa urratzen duela azaldu du Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak, Iñaki Oyarzabal popularrarekin Radio Euskadin egindako debatean.

BERRIA

2012/05/23

Altzairu lantegien etorkizunaren alde egitea eskatu dio EAJk Eusko Jaurlaritzari

“Euskadik gaitasun handiak ditu altzairugintza lehiakorra izan dadin, eta gaitasun horiek ondo baliatu behar ditugu krisialdi honetatik irteteko asmoz“, azpimarratu du Alex Etxeberria legebiltzarkideak. “Baina, hori lortzeko, ezinbestekoa da erakundeak -eta Eusko Jaurlaritza bereziki- etorkizun honetan inplikatzea”.

BERRIA

2012/05/22

Ikuspuntu guztiak barneratzeko lanari ekingo dio Oroimenerako, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du institutuak ikuspuntu guztiak barneratuko dituela, “herri honetan azken 40 edo 50 urteetan giza eskubideen inguruan izandako urraketak gaitzetsiz eta giza eskubideen biktimen guztien sufrimendua aitortuz”.

BERRIA

2012/05/21

Kosovoko Estatua aitortzea eskatu dio EAJk Espainiako Estatuari

Andoni Ortuzar legebiltzarkide jeltzaleak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean eta, dagoeneko Europako Parlamentuak eskatu dionez, Kosovoko independentzia aitortzea eskatu dio Euzko Alderdi Jeltzaleak Espainiako Exekutiboari.

BERRIA

2012/05/18

EAJk Unda interpelatuko du Hondarribian eta Irunen Miramon parkea handitzeko konpromisoa har dezan

Uribe-Etxebarriak Euskadiko “eraldatze ekonomiko bigarren fasearen” alde egin du berrikuntzatik hasita, “enpresa eta arlo guztien kudeaketaren barne kultura bezala hartuta”.

BERRIA

2012/05/15

EAJk neurri zehatzak proposatu ditu Zientziaren Industria bultzatzeko

Besteak beste, INEUSTAR elkarteari Zientziaren Industria kluster izatera heltzeko aukera ematea eta hedadura eta denbora sakontasun handiko LIDERA estrategia zehaztea, enpresa egitasmo estrategikoak edo zientzia industria esparruan enpresa taldeak sustatzeko eta babesteko.

BERRIA

2012/05/11

EAJk egia eta justizia eskatu du Iñigo Cabacasen heriotzaren inguruan

Mikel Martinez legebiltzarkide jeltzaleak Barne sailburuari eskatu dio "epaileen atzetik ezkutatzen ez jarraitzeko eta berari dagozkion erantzukizun politikoak bere gain har ditzala", horregatik, maiatzaren 18ko Legebiltzarreko bilkuran Ares interpelatuko duela aditzera eman du.

BERRIA

2012/05/08

Espainiako Gobernuari Aireportuen Kontrol-Zentroa Euskadin sortzea eska diezaiola eskatu dio EAJk Jaurlaritzari

Euskadiko Erkidego Autonomoko aireportuek urtero, bataz beste, 70.000 sarrera eta irteera dituzte, baina, “Estatu mailan, Euskadiko Erkidego Autonomoa da, aireportu bat baino gehiago izan arren, bertako sarrerak eta irteerak bideratzeko Aire Garraio Kontrol Gunerik ez duen bakarra”, Maribel Vaquero legebiltzarkidearen arabera.