Berriak
BERRIA
2012/06/25
EAJk uztaila erabiltzeko eskaria erroldatu du lantaldean eta batzordean egindako zuzenketak aurrera eramateko
Hain zuzen ere, honako Klima Aldaketa, Euskal Herriko Poliziari buruzko legearen laugarren aldaketa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeen Legea aldatzekoa (bosgarren aldaketa), Euskal Autonomia Erkidegoko paisaiarena eta Bizialdi osoko ikaskuntzari buruzkoa dira eskaria honek barneratzen dituen lege-proiektuak.
BERRIA
2012/06/21
Kiroleko Dopinaren Aurkako legea ‘ona eta beharrezkoa‘ da, baina ‘gabezi batzuk‘ ditu hainbat artikulu idaztean, EAJren ustez
Peio Iparragirre legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Lege hau aurkeztu zenean, EAJk kezkatzeko moduko aspektu batzuk aurreikusi zituen proiektua idazteko orduan, legea ez baita benetako egoera batetik abiatzen, eta finantzazio-planik gabe baitago.
BERRIA
2012/06/20
EAJk “zentzugabe” jo du uztailan zuzenketak aurkezteko epea luzatzea
Eusko Legebiltzarreko Euzko Abertzaleak taldeak uztailan ponentzia eta batzordeetan zuzendutako lege egitasmo eta proposamenetan aurrera egin ahal izatea eskatuko du. Jeltzaleen ustetan “zentzugabea” da PSE-EE taldeak uztaila zuzenketak aurkezteko ezartzea, ekimen legegileen inguruan egiten den lanarekin jarraitzeko jarri gabe.
BERRIA
2012/06/14
EAJ: "Aurrezki-kutxen lege berriak herritarrei kontrola ematen die"
"Gainera, orain arte ohikoa denez, kutxen ekonomi- eta finantza-jarduerari eusteko aukera ematen dio Jaurlaritzari, eta horrela, ez da Estatuaren esku izango; halaber, herritarengandik gertu dauden erakundeen presentziari eusten dio gobernu-organuetan", azaldu du Javier Carro legebiltzarkideak.
BERRIA
2012/06/13
Jaurlaritzak Donostialdeako metroaren Irun-Hondarribia tartea berraztertu dezala eskatu du EAJk
Maribel Vaquero Montero EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Irun-Hondarribia zatiari buruz plazaratutako proposamenak ez die Hondarribiko 16.540 eta Irungo 61.140 biztanleen mugikortasun beharrei konponbiderik ematen.
BERRIA
2012/06/13
SOS Deiak zerbitzuak zentralita hiru herrialdetan izatea eskatu du EAJk
Era berean, Lopez exekutiboari eskatu dio “behar besteko neurriak har ditzala, telefono deiak hartzen dituzten operadore guztiek, inolako salbuespenik gabe eta beren lantokia edozein dela ere, erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan mailarik egokiena izan dezatela, komunikazioetan inolako konplikaziorik gerta ez dadin”.
BERRIA
2012/06/13
EAJk enpresa sozial eta berritzaileak bultzatzearen alde egin du krisiari aurre egiteko
“Ekonomia eta finantza alorreko krisi larri honek –Euskadin eragin zuzena duelarik- planteamendu berritzaileak behar ditu jarduera ekonomikoa sortzen lagunduko digutenak”, adierazi du Estibaliz Hernaez legebiltzarkideak.
BERRIA
2012/06/11
EAJk euskal merkataritza biziberritzeko neurri berriak eskatu ditu
Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkideak ekimen zehatz batzuk proposatu berri ditu, besteak beste, “Euskadiko Merkataritzaren Mahaia” eratzea, euskal merkataritzak bizi duen krisia ahal den neurrian leuntzeko eta bere indarra eta dinamismoa berreskuratzeko behar besteko jarduerak martxan jartze aldera.
BERRIA
2012/06/08
EAJ: "Lopez lehendakaria Euskadi eredua hondatzen ari da"
“Zergatik ez dago, Espainiako erkidego guztien artean, Euskadi bezalako eredurik? Arrazoi sinplea dago hori azaltzeko: gobernuan Alderdi Sozialista edo PP daudelako”, gaineratu du Joseba Egibar EAJko bozeramaileak.
BERRIA
2012/06/07
Gazteriaren lege-proiektua itzuli dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Jone Berriozabal legebiltzarkideak defendatu duenez, lege-testu batek "esparru horren oinarrizko muina" jorratu behar du eta Jaurlaritzaren testuak "xehetasun gutxi" dauka. Gainera, testuak ez die erakunde guztiei uzten euren eskumenak lurralde bakoitzean garatzen, eta finantza-printzipioa ere ez du barneratzen.
BERRIA
2012/06/07
EAJren esanetan Etxebizitza Lege Egitasmoa hauteskundeei begira baino ez da egin
Juan Antonio Arieta-Araunabeña Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen legebiltzarkideak aurreko asteartean Eusko Jaurlaritzak onartutako Etxebizitza Lege Egitasmoaren inguruan esan duenez “Lege Egitasmoaren aurkezpena hauteskundeei begira baino ez da egin: izan ere, ez da Legearen onarpena azpimarratu eta alderdi bakoitzak bere irizpideak azaldu beharko ditu Legebiltzarrean”.
BERRIA
2012/06/07
Espainiako Gobernuak eta Europar Batasunak nekazaritza-politika bateratua eta erremolatxaren sektorean kuota-sistema ez kentzea defenda dezatela eskatu dio EAJk Jaurlaritzari
Mari Carmen Liñares legebiltzarkideak azaldu duenez, Europar Batasunak nekazaritza-bateratua gaurkotzeko asmoa du, 2012eko irailaren 30etik, "azukrearen kuotak eta, ondorioz, salneurri minimoen erregimena bertan behera utzita".

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS



















