Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/13

SOS Deiak zerbitzuak zentralita hiru herrialdetan izatea eskatu du EAJk

Era berean, Lopez exekutiboari eskatu dio “behar besteko neurriak har ditzala, telefono deiak hartzen dituzten operadore guztiek, inolako salbuespenik gabe eta beren lantokia edozein dela ere, erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan mailarik egokiena izan dezatela, komunikazioetan inolako konplikaziorik gerta ez dadin”.

rss Ezagutzera eman
SOS Deiak zerbitzuak zentralita hiru herrialdetan izatea eskatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Biharko Osoko Bilkuran EAJren ekimena eztabaidatuko da, Eusko Jaurlaritzari zera eskatzeko:

1.    1.- SOS Deiak zerbitzuaren arreta telefonikoa orain arte izan duen antolaketara itzuli dezala bi hilabeteko epean, Lurralde bakoitzean talde osatuak ezarriz eta Txurdinagako zentralizazio asmoari uko eginez.

2.    2.- Telefonozko deien arreta egiten duten operadore guztiek, salbuespenik gabe, edozein dela ere beren lantokia, bat-bateko komunikazioetan inolako arazorik gerta ez dadin, erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan mailarik egokiena izan dezaten beharrezko neurriak hartzea.

Mª Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak aditzera eman bezala “larrialdi zerbitzuaren antolaketa modifikatu zenetik, antolaketan eta kudeaketan izan diren gertakariek- Ares jaunak zuzentzen duen sailak Ertzaintza Berrantolatzeko eta Modernizatzeko Plana aurkeztu zuen  ostean -agerian uzten dute sartu diren modifikazioek, zerbitzua hobetu baino, okertu egiten dutela” .

Zentzu honetan gogoratu duenez, azken Gobernu akordioaren arabera, 112 zerbitzuko deiak hartzen dituzten operadoreak Bilboko Txurdinaga egoitzan  zentralizatu dira; ondorioz, Araba eta Gipuzkoako operadoreak Bizkaiko hiriburura eraman dira eta isolatu egin da call center izeneko zerbitzua , larrialdien kudeaketa egiten duten gainerakoetatik aparte. “Zalantzarik gabe, honek suposatzen du zerbitzua narriatua izan dela, larrialdi ezberdinen aurrean ahalik eta arretarik onena emateko duen izaera eta bokazioa kontuan hartzen badugu; hori dela eta, arrakastaz funtzionatu izan duen antolaketa berrezartzea eskatzen dugu”, azpimarratu du .

Arrizabalagak beste alde batetik ere adierazi du bere haserrea “Gernikako Estatutua onartu eta hogeita hamar urte geroago, euskaldunoi ez zaizkigu gure hizkuntza eskubideak bermatzen”. “Herri honetan, euskara hizkuntza ofiziala da eta lotsagarri gertatzen da Euskal Administrazioan ere ez bermatzea gure hizkuntzan komunikatzeko aukera”, azpimarratu du. “Desiragarriena litzateke bizitzako esparru guztietan hizkuntza ofizial bietan hitz egin ahal izatea, baina- gauzak horrela ez direla ikusirik, gutxienekoa da Administrazioan errealitatea izatea,eta are gehiago larrialdi kasu batean” azpimarratu du. “Helburu horrekin eskatzen dugu SOS Deiak-eko operadoreek EAEko bi hizkuntza ofizialen ezagupen egokia izatea”, amaitu du.