Prentsa Aretoa
2024/11/21
EAJ-PNVk azpimarratu du Euskadin gazteek etxebizitza eskuratzea errazteko neurrien anbizioa
Jonatan Moreno legebiltzarkide jeltzaleak Pradales Lehendakariak bultzatutako ekimenak nabarmendu ditu: alokairu merkeko 7.000 etxebizitza berri, erdiak gazteentzat; 12 urteren buruan 50.000 etxebizitza alokatzeko parke publikoa izatea; eta erosteko eta alokatzeko abal berriak
"Gaur bultzatzen ari garen neurrien anbizioa oinarri sendoetatik abiatuta egitea baino ez da posible", ziurtatu du gaur Jonatan Moreno EAJ-PNVko legebiltzarkideak, alde batetik, Euskadin hainbat hamarkadatan etxebizitza izateko eskubidea bermatzen duen eredu erreferentzial bat eraikitzeko egindako lana baloratzeko, eta, bestetik, Imanol Pradales Lehendakariaren Gobernua gaur egun bultzatzen ari denekimenen anbizioa goraipatzeko, gazteek etxebizitza eskuratzea erraztuko dutenak.
Etxebizitza duinaren beharra gizartearen aldarrikapen nagusietako bat eta EAJ-PNVren lehentasunetako bat dela azpimarratu du Morenok Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Zentzu horretan, Eusko Jaurlaritza bultzatzen ari den neurriak azpimarratu ditu: alokairu eskuragarriko 7.000 etxebizitza berri eraikiz, erdiak gazteentzat; 12 urteren buruan 50.000 etxebizitzako parke publikoa alokairuan izateko helburua; erosteko eta alokatzeko abalak martxan jartzea; edo alokairuaren prezioaren mugak aldatzea pertsona gehiagori laguntzak emateko.
Legebiltzarkide jeltzaleak, halaber, etxebizitzaren arloko erreforma fiskalak aurreikusten dituen hobekuntzak ere baloratu ditu: % 30erainoko hobariak etxebizitza alokairuan jartzen dutenentzat, eta % 50ekoak Biziguneren bidez edo tentsioan dauden eremuetan egiten bada; % 35eko kenkaria errentan alokairua ordaintzen duten gazte eta kolektibo kalteberentzat; 85.000 eurorainoko errentak dituzten jabeei etxebizitza erosteko familia-dohaintzak ordaintzetik salbuestea; jabe pribatuei etxebizitza merkatura ateratzeko eskaintzen zaizkien bermeak indartzea; edo alokairu eta erosketagatiko kenkariak 30 urtetik 36ra luzatzea, eta kenkaria % 18tik % 23ra igotzea.
Morenok gogorarazi du Euskadin etxebizitza izateko eskubidea bermatzen dela, hainbat hamarkada daramatzala eskubide hori bermatzeko lanean, eta 2015etik lege bat dagoela eskubide hori nola bermatu behar den jasotzen duena. "Euskadin, etxebizitzarik ez dutela egiaztatzen dutenei, Etxebiden alokairuko eskatzaile gisa inskribatuta daudenei eta baldintzak betetzen dituztenei, edo babestutako alokairuko etxebizitza bat esleitzen zaie, edo prestazio ekonomiko bat ematen zaie merkatuan ordaindu ahal izateko", ziurtatu du.
Ildo horretan, legebiltzarkide jeltzaleak gaineratu du, legean ezarritakoaz gain, Eusko Jaurlaritza pertsonen beharrei erantzuten joan dela, eskubide hori gauzatzen laguntzen duten ekimen ugari abian jarriz. Ekimen horiek askotariko eta zeharkako neurrien ekosistema osatzen dute, sustapenetik, laguntzetatik eta lankidetzatik hasi eta fiskalitateraino. Horien artean, Morenok aipatu ditu Etxebide sortu zenetik Euskadin eraiki diren 80.000 etxebizitza babestuak, etxebizitza-parkearen % 17 inguruk nolabaiteko babesa izatea eragin dutenak; alokairuko 27.000 etxebizitza baino gehiago; Bizigune bezalako programa aitzindariak, jabe pribatuen alokairuko etxebizitza sustatzea helburu dutenak; etxebizitzako prestazio ekonomikoa jasotzen duten 33.000 pertsonak; eta alokairua ordaintzen laguntzeko Gaztelagun programaren onuradun izan diren 11.000 gazteak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15