Next Euskadi
Alderdi Eguna 2024

Berriak

Eusko Jaurlaritza

2021/11/04

Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak teknologian, digitalizazioan eta jasangarritasun energetikoan inbertitzera bideratuko du aurrekontuaren erdia

Olatz Garamendik zuzentzen duen Sailaren aurrekontua 139,2 milioi eurokoa da 2022an, aurtengoa baino % 7,5 gehiago

Eusko Jaurlaritza

2021/11/04

2022ko Aurrekontu Lege Proiektuaren Aurkezpena: Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak 529 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, eta gizarte-politikek eta espetxe-kudeaketak pisu handiagoa dute

Eusko Jaurlaritza

2021/11/04

2022ko Aurrekontu Lege Proiektuaren Aurkezpena: Osasuna

Osasun Saila da, aurten ere, zuzkidura ekonomiko handiena duen saila, eta 1.984 euro bideratuko ditu pertsona bakoitzeko osasun-gastura

Eusko Jaurlaritza

2021/11/03

Pedro Azpiazu: “Jaurlaritzak akordiorako borondatea du”

Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburua elkarrizketatu dute Onda Vasca irratiko "Euskadi Hoy" saioan. Bertan, nabarmendu du ona litzatekeela 2022ko Aurrekontuak babes zabalagoa izatea. Horretarako, oposizioko taldeekin hitz egiteko borondatea agertu du, betiere “gure eskumen-esparruaren eta muga ekonomikoen barruan”. “Eusko Jaurlaritzak akordio batera iristeko borondatea du”, azpimarratu du

Eusko Jaurlaritza

2021/09/16

Urkulluk 1.600 milioi euroko inbertsioa iragarri du, pandemiaren ondoren Euskadiko ekonomia suspertzera begira

Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, Lehendakariak Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde politikoak animatu ditu “Autogobernu proiektu nagusi baten inguruan adostasun sendoa lortzera”

Eusko Jaurlaritza

2020/11/09

Eusko Jaurlaritzak legegintza berriaren lehen bi hilabeteotan egin duen “lan eskerga” baloratu dute Ortuzarrek eta Egibarrek

EBBko presidentea eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea Urkullu Lehendakariarekin batzartu dira gaur, Euskadiko agintari gorenak Euskadiko alderdi politikoekin egin duen elkarrizketa errondaren barruan; gaurko topaketan parte hartu dute Idoia Mendiak eta Eneko Anduezak Eusko Jaurlaritzan EAJ-PNVren kide den PSE-EEren ordezkari gisa

Eusko Jaurlaritza

2018/09/20

Lankidetzaren eta akordioaren alde agertu da Urkullu Lehendakaria ekonomiaren eta gizartearen arloetan eta autogobernuan

Hiru ataletan egituratu du Lehendakariak bere jarduna: oraingo ingurunearen eta koiunturaren ikuspegi orokorra; Gobernuaren ekintzaren balantzea legealdiaren erdian; eta etorkizuneko erronka nagusiak

Eusko Jaurlaritza

2017/06/14

Eusko Jaurlaritzak argitara eman du azterlan bat balizko hauteskunde autonomikoetako boto aurreikuspenari buruz

Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur txosten bat aurkeztu du, Hauteskunde Autonomikoak orain eginez gero boto aurreikuspena zein izango litzatekeen argitzeko. Informazio bilketa maiatzaren 16tik 22ra bitartean egin zen eta 2.268 pertsona elkarrizketatu ziren guztira.

Eusko Jaurlaritza

2016/10/07

Jaurlaritzak lehenengo Gobernuaren 80. urteurrena ospatu du

Gobernu hark akordioaren eta elkarlanaren alde egindako apustua nabarmendu du Urkullu lehendakariak, eta “gaur egun orduan bezain beharrezkoa da Euskadin", esan du.