Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2020/11/09

Eusko Jaurlaritzak legegintza berriaren lehen bi hilabeteotan egin duen “lan eskerga” baloratu dute Ortuzarrek eta Egibarrek

EBBko presidentea eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzalea Urkullu Lehendakariarekin batzartu dira gaur, Euskadiko agintari gorenak Euskadiko alderdi politikoekin egin duen elkarrizketa errondaren barruan; gaurko topaketan parte hartu dute Idoia Mendiak eta Eneko Anduezak Eusko Jaurlaritzan EAJ-PNVren kide den PSE-EEren ordezkari gisa

rss Ezagutzera eman
Eusko Jaurlaritzak legegintza berriaren lehen bi hilabeteotan egin duen “lan eskerga” baloratu dute Ortuzarrek eta Egibarrek

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Eusko Legebiltzarreko bozeramaile jeltzale Joseba Egibar gaur eguerdian Urkullu Lehendakariarekin batzartu dira, Euskadiko agintari gorenak Euskadiko alderdi politikoekin, Covid-19ak baldintzatzen duen legealdi berri honetan, lankidetza eta akordiorako bide berriak arakatzeko egin duen elkarrizketa errondaren barruan. Topaketa berean, EAJ-PNVrekin batera Eusko Jaurlaritzari babesa ematen dion PSE-EEren ordezkari gisa izan dira idazkari nagusi eta lehendakariorde Idoia Mendia eta Eneko Andueza Euskal Ganberako talde sozialistaren bozeramailea.

Ortuzarrek eta Egibarrek oso balorazio positiboa egin dute bileran nagusi izan diren konfiantza eta lankidetza izpirituaz. Urkulluk bere solaskideei azaldu dizkie zuzentzen duen Exekutiboak irailaren 8tik, sailburu andre eta gizonak karguaz jabetu zirenetik egin duen lan eskergaren nondik norakoak. Horren denbora laburrean Exekutiboa gobernu programa aurkeztu ahal izan du; 2021erako aurrekontuetarako eta ekonomiarako zuzentarau nagusiak diseinatu ditu, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren bileratik atera zen marko finantzarioaren barruan; hamaika Sailen ildo nagusiak eman ditu ezagutzera, Eusko Legebiltzarrean sail hauen titularren agerraldiak egin direlarik; eta ahalegin handia egin du Gobernu plan hauek gainerako alderdi politikoek azken hauteskundeetara eraman zituzten hauteskunde programekin alderatzeko, programen arteko topaguneak bilatzea xede. Lehendakariak mahaigaineratu duen dokumentazioan jasotzen da, era berean, ekonomia eta enplegua suspertzeko Berpiztu plana, eragile ekonomiko eta sozialekin kontrastatu dena.

“Oso positiboa da, are gehiago gaur egun bizi duguna moduko egoeran, 60 egunetan Eusko Jaurlaritza lan hori egiteko gai izan dela jakitea. Ahalegin horrek erakusten du akordio eraginkorrak adosteko borondatea ematen dela gure helburu nagusia lortzera begira, hau da, pandemiak eragin duen osasun krisiaren eta krisi ekonomiko eta sozialaren kontra borrokatzea”, baieztatu du Ortuzarrek. “Hauteskundeak uztailaren 12an egin izana argi eta garbi dago erabaki zuzena izan zela gaurkoa moduko une kritiko honetan Jaurlaritza sendoa izan genezan, Legebiltzarraren babes handiarekin,alegia. Hala ere, bada hori aitortu nahi ez duenik, baina gaur egun Jaurlaritzaren erabakiak kritikatzera eta biztanleriari errezeta miragarriak bidaltzera dedikatzen diren alderdi politiko horiek dira iragan ekainean esaten zutenak hauteskundeak udazkenean egin behar zirela,hau da, bigarren olatuan. Kasu egin izan bagenie, une honetan hauteskunde kanpainan egongo ginateke edo Jaurlaritzak eratu gabe jarraituko luke”, nabarmendu du Ortuzarrek.

“Jaurlaritzarekin ados gaude lehen lehentasun identifikatu duen horren inguruan,hau da, osasun publikoa, hezkuntza,eta gizarte babesa bermatu behar dela beharrizan egoeran dauden pertsonentzat eta krisi honek gogorren kolpatu dituen sektoreentzat”, gaineratu du EBBko buruak. Ortuzarrek dei berezi bat egin nahi izan die oposizioko alderdiei “Batzen gaituen horri begiratu behar diogu, eta ez banatzen gaituenari. Eusko Legebiltzarreko alderdi politikoen arteko topaguneak hain dira ugariak eta agerikoak pandemiari aurre egiteko orduan, ezen egokia izango bailitzateke horiei begiratzea eta gure ahalegin guztiak jartzea partekatzen ditugun puntu horietan guztietan, burutapen estrategiko guztiak albo batera utzita. Ez dezagun foku a jarri ezberdintasunetan, txikiagoak baitira: egin dezagun akordioen alde. Elkarrizketa erronda honetan argi eta garbi ikusi dugu Lehendakariaren erabakimena akordioen bidetik joateko. Lagun diezaiogun bide horretan. Izan gaitezen bidelagun. Hori baita hiritargoak eskatzen diguna”, baieztatu du buru abertzaleak.

Next Euskadi
Eusko Legebiltzarrerako 2020ko hauteskundeetarako EGITASMOA