Prentsa Aretoa
2026/10/14
EAJ-PNVk azpimarratu du helburuak betetzen doan Euskadiren kalitate demokratikoa hobetzeko Ponentziaren “berebiziko” garrantzia
Eusko Legebiltzarrak "Erronka demokratikoak Euskadiren etorkizunerako" jardunaldia hartuko du urriaren 30ean, herritarrei irekia eta Imanol Pradales Lehendakariak bultzatu eta maiatzean abiatutako ekimenaren barruan
Eusko Legebiltzarrak "Erronka demokratikoak Euskadiren etorkizunerako" jardunaldia aurkeztu du gaur, urriaren 30ean Legebiltzarrean bertan burutuko dena. Jardunaldia herritarrei irekita dago, eztabaida demokratikoa gizarteari hurbiltzeko helburuarekin, eta Euskadiren kalitate demokratikoa hobetzeko Ponentziaren barruan dago. Ekimena maiatzean abiatu zen, Imanol Pradales Lehendakariak bultzatuta, herrialdearen oinarri demokratikoak indartzeko eta erakundeak gizartearen eskaera berrietara egokitzeko.
Jardunaldian gai hauek jorratuko dira, besteak beste: administrazioaren eraldaketa eta herritarren papera, demokrazia eta berdintasuna, EBk demokraziaren defentsan duen papera, Euskadiko eztabaida publikoaren kalitatea, eta demokraziaren krisia: Euskaditik datozen arrazoiak eta erronkak.
Legebiltzarkide jeltzale eta Ponentziaren koordinatzaileak, Xabier Barandiaranek, jardunaldiaren helburua, hain zuzen, “Ponentzian eta bere edukietan sakontzea” dela esan du. “Baina bereziki nahi duguna da herritarrak hurbiltzea eta parte hartzea. Eztabaida eta gogoeta hau ez da adituen artean bakarrik eman behar, herritarren parte hartzea behar du”, nabarmendu du Barandiaranek, jardunaldirako aukeratutako gaiak demokrazian sakontzeko interesgarriak direla azpimarratuz.
Maiatzean abiarazitako Ponentziak berretsi egiten du EAJ-PNVk euskal demokrazia sendoago, parte-hartzaileago eta hurbilagoarekin duen konpromisoa, bai eta Euskadiren orainari eta etorkizunari eragiten dioten sakoneko eztabaiden buru izango den Legebiltzarrarekin duen konpromisoa ere. Zentzu horretan, Barandiaranek azaldu du hasitako ibilbide horretan aurrera doazela helburuak betetzen. “Urratsak ematen ari gara. Hainbat aditu pasa dira Legebiltzarretik ekarpen oso aberasgarriak eginez eta abenduan izango dugu EHUri eskatutako ikerketaren berri. Jardunaldi hauekin beste urrats garrantzitsu bat ematen dugu guretzat, Euskadirentzat eta demokraziarentzat berebiziko garrantzia duen Ponentzian honetan”, esan du jeltzaleak.
Ponentziaren txostena 2027ko otsailaren 28rako prest egongo da, eta, bertan, hainbat arlotako adituren ekarpena islatuko da, bai eta beste erakunde eta errealitate batzuetako esperientzien azterketa, EHUren ikerketa eta Eusko Legebiltzarrak herritarrei irekitako bi jardunaldien ekarpenak ere.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2026/10/01
Eusko Legebiltzarra
2026/09/17
Eusko Legebiltzarra
2026/09/16
Eusko Legebiltzarra
2026/09/10
Eusko Legebiltzarra
2026/09/09
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2025/04/07
Eusko Legebiltzarra
2025/10/02
BERRIA
2025/06/20
Eusko Legebiltzarra
2025/04/14
Eusko Legebiltzarra
2026/03/05

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS






















