Prentsa Aretoa

2021/09/16

Urkulluk 1.600 milioi euroko inbertsioa iragarri du, pandemiaren ondoren Euskadiko ekonomia suspertzera begira

Politika Orokorrari buruzko Osoko Bilkuran, Lehendakariak Legebiltzarrean ordezkatuta dauden talde politikoak animatu ditu “Autogobernu proiektu nagusi baten inguruan adostasun sendoa lortzera”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Iñigo Urkullu Lehendakariak gaur iragarri du Eusko Jaurlaritzak, datorren urtean, 1.600 milioi euroko inbertsioa egingo duela, orain arteko handiena. Horietako 250 milioi aurten erabiliko dira pandemiak iraun duen urte bete eta erdiaren ondoren Euskadik ekonomikoki, emozionalki eta hiritarren gogoan behar duen suspertze prozesuari heltzeko. Legealdi honetan Politika Orokorrari buruz egin den lehen Osoko Bilkuran, Urkulluk Euskal Ganberan ordezkaritza duten alderdi politikoei eskaini die elkarlanean” Aurrekontu “hedakorrak” egiteko aukera “inbertsio publiko handiarekin”. Lehendakariak nabarmendu duenez indarrean dagoen Aurrekontuaren exekuzioak eta 2022rako proposamenak “Euskadiri emango diote inbertsio enplegu-sortzaileen plana bultzatzeko aukera”, hemendik aurrera "Munduko ekonomiaren susperraldia" espero dela gogoan.

Halaber, Urkulluk “erronka partekatua” planteatu die euskal alderdiei: “Ganbera honetan, Autogobernu proiektu nagusi baten inguruko adostasun sendoa lortzea”. Adostasun honek ahalbidetu behar luke, Lehendakariaren esanetan, “euskal gizartearen gehiengo nagusiaren nahia gauzatzea, gure Autogobernuaren eguneratze eta sakontzea, alegia”. Lehendakariak berretsi du,halaber, Ekonomia Itunaren formula arrakastatsua esparru politikora eramateko proposamena. “Gehiengoaren kontzientzia sozialari erantzuna emango dion Itun Politikoa, `euskal auzia´ izenekoari irtenbidea ematen lagunduko duena”, proposatu du. Buru jeltzalearen hitzetan “Itun berri bat lortzeko aukeraren aurrean gaude, gure nazio errealitatea aitortuko duena, bai eta Euskal autogobernuaren berezitasuna ere, Estatuarekin alde biko harremana finkatuko duena eta nazioartean Euskadiren presentzia eta proiekzioa ahalbidetuko duena”.

Sakatu hemen Urkullu lehendakariaren hitzaldi osoa eskuratzeko