Prentsa Aretoa
2024/10/10
EAJ-PNVk eskatu du automobil-parkearen berrikuntza sustatzeko euskal plan bat, horren bidez isurketak murrizteko
Mikel Arruabarrena legebiltzarkide jeltzaleak defendatu du estrategiak kontuan hartu behar dituela euskal herritarren erosteko ahalmena eta ekoizpen-ehuna, automobilgintzaren presentzia handiarekin
Eusko Legebiltzarrak EAJ-PNVren eta PSE-EEren testu bat onartu du gaur, Eusko Jaurlaritzari mugikortasunaren eta garraio publikoaren eremuan emisioak murrizteko plan bat garatzeko eta ezartzeko eskatzeko, eta, horrela, trantsizio energetikoa eta klima-aldaketaren aurkako borroka sustatzeko. Jeltzaleek defendatu dutenez, plan horrek euskal automobil-parkearen berrikuntza sustatu behar du, fokua arazoan jarriz, emisioetan, alegia, eta ez hainbeste mekanikan.
Mikel Arruabarrena EAJ-PNVko legebiltzarkidea ibilgailu elektrikoak eta atmosferari emisio murrizketa handia eskaintzen dioten guztiak sustatuko dituen plan baten alde agertu da. Gainera, defendatu duenez, proposamenak "kontuan izan behar ditu euskal herritarren testuingurua, gure erosketa-maila, gure lehentasunak eta gure ekoizpen-sarea eta automobilgintzako osagaien industria handia, batez ere Frantzia eta Alemaniarentzat lan egiten duena".
Ildo horretan, trantsizio ekologikoa jasangarria izan dadin zuhurtasunez lan egitea eskatu du jeltzaleak, bere hiru adarretan: ingurumenarena, ekonomiarena eta soziala. "Faktore guztiak hartu behar dira kontuan planetarekin bidezko trantsizioa egiteko, eta herrialde honetako klase ertain eta behartsuekin bidezko trantsizioa egiteko. Ikuspegi estrategikoa behar da emisioak murrizteko helburuak lortzeko, enplegua eta ongizatea bidean utzi gabe", azpimarratu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Europako Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15