Prentsa Aretoa
2024/10/24
EAJ-PNVK babestu du ehizak eta ehiztariek egiten duten ingurumenaren kontserbazio-lana
Alderdi jeltzaleak ekimena adostu du Legebiltzarrean belaunaldiarteko erreleboa erraztu eta kolektiboaren beharrizanak aztertze aldera
Ehizaren eta ehiztarien beharrizanei erantzuteko urratsak emateko ekimena onartu du gaur Legebiltzarrak. Helburu bikoitza du EAJ-PNVk PSE-EEk eta PPk adostutako akordioak: alde batetik, ehizaren esparruan jarduten duten eragile desberdinen arteko elkarlana sustatzea kolektiboaren beharrizanak identifikatze aldera; eta, bestetik, belaunaldiarteko erreleboa sustatzea, ehiztari berriak ehiza-mundura sartzeko erraztasunak emango dituen lizentzia ateratzeko azterketen deialdiak malgutuz eta ehiza-jardunean parte hartu dezaketen figura berriak sortzeko aukeraren bideragarritasun juridikoa aztertuz.
Aritz Abaroak, EAJ-PNVko legebiltzarkideak, azpimarratu du ekimen honen muina ehizak eta ehiztariek egiten duten ingurumen arloko kontserbazio-lana balioan jartzea dela. “Ehiza jarduera errespetagarria, polifazetikoa eta, aldi berean, beharrezkoa da”, esan du jeltzaleak, eta hiru gako eman ditu ehiztarien jardunaren onuragarritasuna ulertze aldera: landa-ingurunean kohesioa bultzatzen duen kirol jarduera da; Euskadiri onurak ematen dizkion jarduera ekonomikoa da; eta funtsezko elementua da ingurumena zaintzeko eta, bereziki, garrantzi handia du zinegetika-orekari dagokionez.
Legebiltzarkide jeltzaleak ehizak gizartean duen eragina nabarmendu eta ehiztariek egiten duten ingurumenaren kontserbazio-lana babestu du. “Gaur egungo ehiztariak badu bere rola bizi dugun gizartean, eta horri aitortza bat egitea ezinbestekoa deritzogu benetan kolektiboa eta ehiza-jarduna ezagutzen ez duten diskurtso erraz eta eduki-hutsen aurrean”, adierazi du.
Era berean, kolektiboak Euskadin duen pisua nabarmendu du Abaroak, ia herri guztietan dauden eta milaka federatu dituzten 300 elkarte baino gehiago daudela gogoratuz. “Ehiza-jarduera da federatu gehien dituen kiroletako bat. Ehizak, beraz, bere jarduerari lotutako ingurunean laguntzen duen talde indartsu bat biltzeko eta sortzeko gaitasuna du. Eta landa-ingurunean gizarte-kohesiorako elementu bat ere bada”, esan du.
Ildo horretatik, ehiztariak gizartean jokatzen duen rolari lotuta nabarmendu du ingurua eta populazio zinegetikoa kudeatzen dutela, paisaiaren eta inguru naturalaren mantenua eginez eta nekazaritzan eta basogintzan kalteak eragin eta errepideetan segurtasun arazoak eragiten dituzten animalien populazioak kontrolatzen lagunduz. Ehiztariek nekazaritzan eta basogintzan animaliek eragiten dituzten kalteak konpondu eta konpentsatzen laguntzen dutela ere aditzera eman du, konpentsazio ekonomikoak eginez.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Eusko Legebiltzarra
2024/10/10
Europako Legebiltzarra
2024/10/10
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15