Prentsa Aretoa
2012/06/07
EAJren esanetan Etxebizitza Lege Egitasmoa hauteskundeei begira baino ez da egin
Juan Antonio Arieta-Araunabeña Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldearen legebiltzarkideak aurreko asteartean Eusko Jaurlaritzak onartutako Etxebizitza Lege Egitasmoaren inguruan esan duenez “Lege Egitasmoaren aurkezpena hauteskundeei begira baino ez da egin: izan ere, ez da Legearen onarpena azpimarratu eta alderdi bakoitzak bere irizpideak azaldu beharko ditu Legebiltzarrean”.
“Ez dugu ezagutzen Gobernuak onartu duen Lege Egitasmoaren testua, eta Etxebizitza sailburuak berak aitortu duenez, lege egitasmoak Legebiltzarrera bidaltzen ditu oposizioko inorekin aurretik adostu gabe. Arriolaren esanetan, legebiltzar taldeei dagokie akordioak adostea. Hortaz, esandakoaren arabera, Gobernuak uste du egin duela bere egitekoa” gaineratu du legebiltzarkide jeltzaleak.
Arietaaraunabeñak azaldu duenez “sailburuak aurrerapen bikaina eta Lege Egitasmoaren berrikuntza bailitzan saldu nahi du etxebizitza izateko eskubide subjektiboa, baina hori aurreikusita dago abenduaren 23ko 18/2008 Sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Legean. Hortaz, Gobernutik egiten ari diren adierazpenek nahasmena eragiten dute, ematen duelako pertsona guztiei bermatuko zaiela etxebizitza, baina errealitatean oso urruti geratzen da”.
EAJk era berean ikusi nahi du Lege Egitasmo honetan etxebizitza izateko eskubide subjektiboaren gaia zelan zehazten ote den. “Are gehiago kontuan hartzen badugu ez dela etxebizitza babesturako dirurik izango, eta irteera bakarra dela ondare publikoko 3000 etxebizitza inbertsore pribatuari saltzea. Eragiketa honetan egoitza paradisu fiskaletan duten enpresekin negoziatzera iritsi dira”.
Amaitzeko, Arieta-Araunabeñak azpimarratu du berak ikusi nahi duela “etxebizitza hutsa eta etxebizitzaren funtzio sozialaren arloko tipifikazioa nola zehazten ote den, beronen gaineko zergen inguruko adierazpenak egiten hasi orduko”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15