Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/06/07

Gazteriaren lege-proiektua itzuli dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Jone Berriozabal legebiltzarkideak defendatu duenez, lege-testu batek "esparru horren oinarrizko muina" jorratu behar du eta Jaurlaritzaren testuak "xehetasun gutxi" dauka. Gainera, testuak ez die erakunde guztiei uzten euren eskumenak lurralde bakoitzean garatzen, eta finantza-printzipioa ere ez du barneratzen.

rss Ezagutzera eman

Legebiltzarreko osoko bilkurak Jaurlaritzaren Gazteriaren lege-proiektua atzera bota du, EAJ, Aralar eta Ezker Anitza taldeek proposatu duten bezala. PSE izan da talde bakarra lege-proiektua bueltatzeko bozketan ezezkoa eman duena; eta UPyD eta PP abstenitu egin dira.

Horren ondorioz, oposizioak Jaurlaritzaren testua atzera bota du PPren eta PSEren arteko harremana hautsi ondoren.

Jone Berriozabal legebiltzarkideak defendatu duenez, lege-testu batek "esparru horren oinarrizko muina" jorratu behar du eta Jaurlaritzaren testuak "xehetasun gutxi" dauka. Gainera, testuak ez die erakunde guztiei uzten euren eskumenak lurralde bakoitzean garatzen, eta finantza-printzipioa ere ez de barneratzen.