Berriak

BERRIA

2013/02/01

Gatzagaetxebarriak gainerako alderdiekin hitz egiteko jarrera erakutsi du, krisitik irten ahal izateko

Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun eta FInantza Sailburuak Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiei eskua luzatu die, eta elkarrizketarako duen jarrera erakutsi die, krisialditik irtetea ahalbidetuko duten akordioak lortze aldera.

BERRIA

2013/02/01

Josune Albizua Urrutikoetxea, EAJko legebiltzarkide berria

Ordezkari jeltzaleak egiaztagiria aurkeztu du Legebiltzarrean eta Andoni Ortuzarren lekua hartuko du euskal ganbaran.

BERRIA

2013/01/31

Euskadiko udalen lege proiektua egiteko aurretiko akordio politikoa beharrezkoa da, EAJren ustez

Eusko legebiltzarreko ohiko osoko bilkurak Euskadiko udalen lege proiektua atzera bota du. Lopez gobernuak egin zuen lege proiektua da eta PSEk aurkeztuta euskal ganbaran.

BERRIA

2013/01/28

Iturrate: "Aurrekontuetan ez dago akordio itxirik. Erakunde guztien egonkortasuna da gure akordioa"

Legebiltzarkide jeltzaleak argitu duenez, EAJk eta Alderdi Popularrak ez dute inolako akordiorik itxi 2013ko EAEko aurrekontuak onartzeko. Horrenbestez, talde guztiei negoziatzeko prestutasuna izateko dei egin die.

BERRIA

2012/12/03

Iñigo Urkullu abenduaren 13an izendatuko dute lehendakari

Lehendakari kargua hartzeko ekitaldia, berriz, abenduaren 15ean (larunbata) izango da Gernikan.

BERRIA

2012/12/03

Urkullu: “Hizkuntza politikak adostasun sozial eta politiko zabala behar du aterpe”

Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskararen balio unibertsala aldarrikatzeko eguna da; euskara, gure hizkuntza propioa –ez da dugun bakarra, baina bai guk bakarrik duguna- beste edozein hizkuntza bezain duin eta baliodun dela adierazteko eguna. Eta, hasiera beretik esan nahi dut: konpromisoak hartu eta hitza emateko eguna da, euskararen eta hizkuntza bizikidetzaren aldeko konpromisoa berresteko eguna. Egun gutxi barru Gobernu berria eratzea tokatuko zait. Horrexegatik, ez nator zer egin behar den esatera, zer egingo dugun hitza ematera baizik. Hori da nire konpromisoa berresteko modua gaur.

BERRIA

2012/11/20

Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidente izendatu dute, erakundearen X. legegintzaldian

Iñigo Iturrate jeltzalea, gainera, Mahaiaren bigarren idazkaria izango da.

BERRIA

2012/11/07

EAJ: "Ez litzateke zaila izan beharko PSE-EErekin akordioren bat egitea"

Iñigo Iturrate Legebiltzarrerako hautetsi jeltzaleak ziurtatu du, hala ere, “PSE-EEren azken ibilbidea ikusita”, ez dela erraza izango hitzarmen bat adostea gobernua koalizioan osatzeko xedez.

BERRIA

2012/11/06

EAJk ostegun honetan emango ditu akreditazioak Legebiltzarrean

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko hautetsiak, Iñigo Urkullu lehendakarigaiarekin batera, 11:00etan akreditatuko dira.

BERRIA

2012/11/05

Ortuzar: "EAJk ez du inolako Gobernu formularik baztertzen"

EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu du EAJ taldeen erantzunen zain dagoela, eta beste bilera sorta bat egin nahi duela.

BERRIA

2012/10/21

Urkullu: “Aldi berria hasi da Euskadin”

EAJren EBBren presidentea eta lehendakaritarako hautagaiak, hauteskunde eguneko emaitzak ezagutu ondoren adierazi du “Aldi berri bat hasiko dela orain Euskadin”. “Beharrezkoa dugu Euskadin akordioetarako eszenatokia eraikitzea, krisitik irtetzeko, Bakea eta elkarbizitza finkatzeko eta Euskadiren estatus politiko berria definitzeko”.

BERRIA

2012/10/02

Jaurlaritzak 1.000 milioi gutxiago ditu aurrekontuentzat, EAJk salatu duenez

Jaurlaritzako Diputazio Iraunkorrean (Ganbara desegiten denean lekukoa hartzen duen erakundean), EAJk eskatuta, zergen inguruko eztabaida jorratu da eta alderdi guztiek onartu dute PSE izan ezik.