Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/01/28

Iturrate: "Aurrekontuetan ez dago akordio itxirik. Erakunde guztien egonkortasuna da gure akordioa"

Legebiltzarkide jeltzaleak argitu duenez, EAJk eta Alderdi Popularrak ez dute inolako akordiorik itxi 2013ko EAEko aurrekontuak onartzeko. Horrenbestez, talde guztiei negoziatzeko prestutasuna izateko dei egin die.

rss Ezagutzera eman
Iturrate:

ARGAZKIA JAITSI

  • Entrevista íntegra a Iñigo Iturrate en Radio Euskadi (2013-01-28)
    2013/01/28

    ARTXIBOA JAITSI

Iñigo Iturrate EAJren legebiltzarkide eta Ganberako Mahaiko bigarren idazkariak argitu duenez, EAJk eta Alderdi Popularrak ez dute inolako akordiorik itxi 2013ko EAEko aurrekontuak onartzeko. Horrenbestez, talde guztiei negoziatzeko prestutasuna izateko dei egin die.

Legebiltzarrean fiskalitateari buruzko eztabaida abian jartzeko prest daudela ere iragarri du Iturratek. "Alderdi guztien artean hitz egin behar dugu, akordio zabalenak lortu ahal izateko eta gero hitzarmen horiek Batzar Nagusietara eramateko", azaldu du.

EAJk "elkarrizketarako borondatea" daukala eta euren asmoa erakunde guztiei "oreka" ematea dela berretsi du. Ildo horretan, PPrekin hitzarmenik adostu ez duela nabarmendu du, "baina krisiari erantzuteko erakundeek aurrekontuak izatea ezinbestekoa da", erantsi du.