Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/11/05

Ortuzar: "EAJk ez du inolako Gobernu formularik baztertzen"

EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu du EAJ taldeen erantzunen zain dagoela, eta beste bilera sorta bat egin nahi duela.

rss Ezagutzera eman
Ortuzar:

ARGAZKIA JAITSI

"Aste honetan edo beranduenera ere datorren astelehenean" erabakiko du EAJk Eusko Jaurlaritza nola osatuko duen. Hala jakinarazi du Ortuzarrek, Punto Radio irrati katean eginiko elkarrizketa batean. Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza eskuratu duten taldeekin eginiko bilkuren irakurketa baikorra egin du, eta gaineratu du aste honetan zehar haiekin bigarren bilera sorta bat egin nahi duela EAJk.

Ortuzarren hitzetan, EAJ ez du gobernu formularik baztertu, eta eredu "guztiak" aztertzeko prest agertu da. Hala ere, gaineratu du ez direla gainontzeko taldeen erantzunen zain egongo.

Legebiltzarkideen herenak akta hartzean hasiko da Eusko Legebiltzarra osatzeko egutegia. Gorka Maneiro UPDko hautetsia izango da lehena bere egiaztagiria hartzen, eta asteon hartuko dituzte EAJko legebiltzarkideek. 27 ordezkari izanik, EAJk aktak hartzean hasiko da Eusko Legebiltzarra martxan jartzeko prozedura.