Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/10/02

Jaurlaritzak 1.000 milioi gutxiago ditu aurrekontuentzat, EAJk salatu duenez

Jaurlaritzako Diputazio Iraunkorrean (Ganbara desegiten denean lekukoa hartzen duen erakundean), EAJk eskatuta, zergen inguruko eztabaida jorratu da eta alderdi guztiek onartu dute PSE izan ezik.

rss Ezagutzera eman
Jaurlaritzak 1.000 milioi gutxiago ditu aurrekontuentzat, EAJk salatu duenez

ARGAZKIA JAITSI

Ricardo gatzagaetxebarri EAJko legebiltzarkideak "aurrekontuek murrizketa handi bat jasango dutela ezagutzea eragozteko" Euskal Finantzen Kontseiluaren deialdia atzeratzea egotzi dio Jaurlaritzari. Zehazki, aurtengo aurrekontuekin alderatuta, 1.000 milioi gutxiago egongo direla aurreikusi du EAJk.

Jaurlaritzako Diputazio Iraunkorrean (Ganbara desegiten denean lekukoa hartzen duen erakundean), EAJk eskatuta, zergen inguruko eztabaida egon da gaur eta alderdi guztiek onartu dute PSE izan ezik.

Bertan, legekoa ez den proposamen bat onartu dute Euskal Finantzen Kontseilua urriaren 15a baino lehen deitzeko, foru erakundeek aurrekontuak egiteko duten tartea ezagutu ahal izateko.

Patxi Lopezen gobernuak, ordea, muzin egin dio proposamen honi, eta bilera hauteskundeen ostean egitea defendatu du, urriaren 23an.