Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/11/07

EAJ: "Ez litzateke zaila izan beharko PSE-EErekin akordioren bat egitea"

Iñigo Iturrate Legebiltzarrerako hautetsi jeltzaleak ziurtatu du, hala ere, “PSE-EEren azken ibilbidea ikusita”, ez dela erraza izango hitzarmen bat adostea gobernua koalizioan osatzeko xedez.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate Legebiltzarrerako hautetsi jeltzaleak baieztatu duenez, EAJk atzo arratsaldean jaso zuen PSE-EEk bidalitako dokumentua, iragan astean bi alderdien arteko lehenengo bilera egin ondoren; eta, beraz, dokumentuaren edukia aztertu ostean, “ez litzateke zaila izango akordio batzuk adostea bi alderdien artean”.

Hala ere, Iturratek ziurtatu du, “PSE-EEren azken ibilbidea ikusita”, ez dela erraza izango hitzarmen bat adostea gobernua koalizioan osatzeko xedez.

Horrezaz gain, legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, sozialistak “euren ohiko malgutasuna” abian jartzeko prest egongo dira. “Euren adierazpenak zentzu batean izan arren, ezin dutelako EH Bildu-rekin zerbait adostu, ostera akordioak egiten dituztela eta egiten jarraituko dutela agerian dago”, amaitu du Iñigo Iturratek.