Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/01/31

Euskadiko udalen lege proiektua egiteko aurretiko akordio politikoa beharrezkoa da, EAJren ustez

Eusko legebiltzarreko ohiko osoko bilkurak Euskadiko udalen lege proiektua atzera bota du. Lopez gobernuak egin zuen lege proiektua da eta PSEk aurkeztuta euskal ganbaran.

rss Ezagutzera eman

Ana Otadui EAJko legebiltzarkidearen ustez, aurretiko akordio politikoa beharrezkoa da legea egiteko orduan, eta, PSEren kritikak baztertu ditu Iñigo Urkulluren gobernuak “autogobernuaren defentsan” lan egingo duela adieraziz. “Ezbairik gabe”, adierazi du.

Otaduik azpimarratu du legea aurretiko kontsentsu politiko baten emaitza izan behar dela eta Urkulluren gobernuko asmoa elkarrizketak hastea dela esan du, “ahalik eta lasterren”. “Antza denez, presaka ari dira eta domina lepoan jantzi nahi dute”, erantzun dio legebiltzarkideak PSEri. Horrela, bere lege-egutegia aurkezteko denbora Jaurlaritzari ez diola eman gogoratu du.