Prentsa Aretoa
2012/06/14
EAJ: "Aurrezki-kutxen lege berriak herritarrei kontrola ematen die"
"Gainera, orain arte ohikoa denez, kutxen ekonomi- eta finantza-jarduerari eusteko aukera ematen dio Jaurlaritzari, eta horrela, ez da Estatuaren esku izango; halaber, herritarengandik gertu dauden erakundeen presentziari eusten dio gobernu-organuetan", azaldu du Javier Carro legebiltzarkideak.
“Aurrezki-kutxen lege berriak aspalditik izan duen izpirituari eutsi dio, gizartearekin batera finantza-jarduera elkartzen du”, azpimarratu du Javier Carrok.
"Gainera, orain arte ohikoa denez, kutxen ekonomi- eta finantza-jarduerari eusteko aukera ematen dio Jaurlaritzari, eta horrela, ez da Estatuaren esku izango; halaber, herritarengandik gertu dauden erakundeen presentziari eusten dio gobernu-organuetan", azaldu du Javier Carro legebiltzarkideak.
Lege berriak herritarren ordezkaritza handituko du aurrezki-kutxetan, izan ere, %43tik %48ra pasatuko da Batzar Orokorra. Batez besteko honetan %7 gehitu beharko da. “Hau da, herritarrek ordezkaritzaren %55 izango dute, aurrezki-kutxetan izango duten kontrola”, azpimarratu du.
Horren harira, legebiltzarkide jeltzaleak Dani Maeztu eta Juanjo Agirrezabala –Aralar eta EA taldeko legebiltzarkideak, hurrenez hurren,- kritikatu ditu, biak Bildu EH koalizioaren kideak, herritarren kontseilari orokorren presentzia murrizten saiatu direlako. “Zuek euskal gizarteari ahotsa kentzen diozue, euskal gizartea zigortu duzue, hain zuzen, krisialdi handia dagoenean”, egotzi die.
“Edonola ere, ez da ahaztu behar –Agirre sailburuak berak onartu zuen bezala-, Lopez Exekutiboaren proposamenaren helburu nagusia izan dela EAJri ordezkaritza murriztea aurrezki-kutxetako kontrolean”, azaldu du Javier Carrok.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15