Prentsa Aretoa
2012/06/11
EAJk euskal merkataritza biziberritzeko neurri berriak eskatu ditu
Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkideak ekimen zehatz batzuk proposatu berri ditu, besteak beste, “Euskadiko Merkataritzaren Mahaia” eratzea, euskal merkataritzak bizi duen krisia ahal den neurrian leuntzeko eta bere indarra eta dinamismoa berreskuratzeko behar besteko jarduerak martxan jartze aldera.
Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkideak Euskadiko merkatal sektoreak une honetan pairatzen duen krisi larria leuntzeko ekimena aurkeztu du Eusko legebiltzarrean. Ekimen honek honako neurri zehatzak proposatzen ditu:
- “Eusko Jaurlaritzari, Foru Aldundiei , EUDEL erakundeari eta sektorea ordezkatzen duten elkarte eta federazioei eskatzen zaie ”Euskadiko merkataritzaren Mahaia “eratzea, behar besteko jarduerak adosteko eta martxan jartzeko, euskal merkataritzak bizi duen krisialdia ahal den neurriak leuntzeko, eta bere indarra eta dinamismoa berreskuratzeko”.
- “Hiri merkataritza kudeatzeko eredu berritzailerako diseinu adostua abian jartzea eskatzen da, hau Europa eta Estatu Batuetako hainbat hiritan martxan jarritako BID (Business Improvement Districts) esperientzietan edo Hiri Enpresa Ekimenak Sustatzeko arloetan oinarrituta”.
- Gorte Nagusiei eskatzen zaie Toki ogasunak arautzeko legea modifika dezatela, merkataritza gune handiago diren udalerrietan arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza errazteko tresnak sartzeko, hiri merkatal arloetan kudeaketa eta sustapen lana finantzatzeko xedez ”.
Luke Uribe-Etxebarriak azpimarratu duenez “hiriko edo hurbileko merkataritza benetan garrantzitsua da Euskadin, aberastasuna eta enplegua ekartzen dutelako”. “Gainera, ezinbesteko gertatzen da hau gure herri eta hirietako espazioak hiri diseinuan eta giza harremanen alorrean antolatzeko, hiri eredu aberats,abegikor eta segurua sortzea ahalbidetzen baitu”, gaineratu du .
Testuinguru honetan, kezkatuta agertu da “euskal merkataritzak azken hamarkada honetan bizi izan duen urte hasierarik txarrena bizi duelako”. Zentzu honetan estatistika datuak gogora ekarriz esan du merkataritza txikiko salmentak –gasolindegiak kanpoan utzita- apirilean % 9,3 jaitsi zirela iazko urtearekin alderatuta, hiru urteko krisiaren ondoren 2003ko mailetara heldu zirelarik ; urte harekin alderatuta, merkataritzak igaro den hilean % 9,2 gutxiago saldu zuen. Eta alderaketa 2008ko apirilarekin egiten bada, hau da, hedatze ekonomikoaren gorenean eta krisia piztu baino lehen, salmenten erorketa % 20,8koa zen. “Logikoki, salmenten beherakada honek eragin zuzena izango du lanpostuetan, eta horrek erantzun bat ematera eraman beharko gaitu”, azaldu du.
Era berean esan du “erorketa ikaragarri hau gertatzen da, Euskadiko sektore komertzialak, ekimen instituzionalaren eta federazioaren laguntasunarekin, bere jarduera mantentzeko eta aberastasuna eta enplegua handitzeko ahalegin handiak egiten dituen arren”. “Hori dela eta, ezinbesteko gertatzen da sektorea biziberritzen lagunduko duten beste neurriak bultzatzea”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15