Prentsa Aretoa
2012/06/08
EAJ: "Lopez lehendakaria Euskadi eredua hondatzen ari da"
“Zergatik ez dago, Espainiako erkidego guztien artean, Euskadi bezalako eredurik? Arrazoi sinplea dago hori azaltzeko: gobernuan Alderdi Sozialista edo PP daudelako”, gaineratu du Joseba Egibar EAJko bozeramaileak.
-
EAJ: "Lopez lehendakaria Euskadi eredua hondatzen ari da" 2012/06/08
Bozeramaile jeltzaleak azaldu duenez, “Euskadi geldituta dago” eta Patxi Lopezi iragarri dio “gauza bat dela Gobernuan egotea –eta zu gobernuan zaude- eta bestelako gauza da gobernatzea; gobernatzeak esan nahi du, prebenitu ostean, lideratu behar dela; eta lideratzeko, hitz egin eta lehentasunak ezarri behar dira”.
Legebiltzarrean izan duten eztabaidan, Joseba Egibarrek gogora ekarri du Patxi Lopez ‘Euskadi eredua’ bere alde erabiltzen ari dela “lehenago egiten ziren politikak kritikatzen eta gutxiesten zituen berak”. Bereganatzeko saiakera honen arrazoia da Euskadiko egoera inguruko egoerekin alderatuta“, muga guztiak gainditzen dituen eredu bakarra” dela.
“Espainiako erkidego guztietan,zergatik ez dago Euskadiren moduko eredurik? Galdetu dio Lopezi. “Arrazoi sinplea: Alderdi Sozialistak edo PPk gobernatzen dutelako”, erantzun du Egibarrek berak.
“Euskadi da hortik erakusteko geratzen zaien erreferente bakarra; Perez Rubalcabak berak erakusten du Espainian Euskadi eredua” azpimarratu du. Eta, zentzu honetan, Lopezi azaldu dio “ langabeziaren kontrako politikan, gizarte zerbitzuetan eta autogobernuan, hamarkadatan landutako eredua jaso duzu”.
Baina, “zu eredu hau hondatzen ari zara, Euskadiren eredua ez dagoelako defizitaren igoeran oinarrituta, ez da zorraren igoeran oinarritzen ezta Gobernuaren ekimenik ezean ere; Euskadiren eredua da estura eta aurrera egitea“, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15