Prentsa Aretoa
2012/06/13
EAJk enpresa sozial eta berritzaileak bultzatzearen alde egin du krisiari aurre egiteko
“Ekonomia eta finantza alorreko krisi larri honek –Euskadin eragin zuzena duelarik- planteamendu berritzaileak behar ditu jarduera ekonomikoa sortzen lagunduko digutenak”, adierazi du Estibaliz Hernaez legebiltzarkideak.
Zentzu honetan, konbentzituta agertu denez, “oraingo egoeran, ezinbesteko gertatzen da marko berria eratzea negozioak ulertzeko moduan, enpleguaren sorreran eta enpresak herri baten garapen sozialean inplikatu behar duen eran, etorkizunerako jasangarritasunaren berme gisa” .
“Eszenatoki honetan, enpresa sozial eta berritzaileak protagonismo berrezia hartzen du;nazioarte mailan, Erresuma Batuan eta AEBn egin diren hainbat esperientzien arabera, agerian geratu da kontuan hartzen hasia dela gizarte eta ekonomia sistemetako funtsezko parte bat”, azpimarratu du.
Estíbaliz Hernáezek gogoratu duenez “Euskadin ez da gauza berria enpresa sozialaren kontzeptua, kooperatibismoan eta gure enpresen konpromiso sozialean ere baitago negozioak egiteko dugun era hori”. “ Dena dela, ezin zaio sustraiak dauden lur horretan ongarria jartzeari utzi , eta oraingo momentu horrek horixe eskatzen du”, zehaztu du. Helburu horrekin aurkeztu du honako ekimen hau, biharko Osoko Bilkuran eztabaidatu dena. Ekimenean zera eskatzen zaio Eusko Jaurlaritzari:
1) “Pertsona ekintzailea eta bereziki ekintzaile soziala prestatuko duen ekosistemaren hazkundea indartzea, eta bere egitasmoa planteatzen , finantzaketa lortzen eta arrakastaz garatzen laguntzea “ .
2) “Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza alorrean dituen egitasmoen barruan, egitasmo berezia sortzea ekintzailetza soziala sortzea ahalbidetzeko eta hauek sendotzen eta hazten laguntzeko” .
3) “Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuarekin, eta tartean dauden eragileekin batera, EAEko ekintzailetza sozialeko aktibitatea islatzeko adierazlea ezartzea, eta bere kasuan 2010-2013 epealdirako Enpresa Lehiakortasunerako Planean, gainerako ekintzailetza adierazleekin batera sartzeko ”.
“EAJren barruan konbentzituta gaude krisialditik irten gaitezkeela eta indartuta irten gaitezkeela, baina hori lortzeko erakundeen lidergoa behar da, jarduera ekonomikoa eragiteko ekimenak martxan jarriz”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15