Prentsa Aretoa
2012/06/13
Jaurlaritzak Donostialdeako metroaren Irun-Hondarribia tartea berraztertu dezala eskatu du EAJk
Maribel Vaquero Montero EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Irun-Hondarribia zatiari buruz plazaratutako proposamenak ez die Hondarribiko 16.540 eta Irungo 61.140 biztanleen mugikortasun beharrei konponbiderik ematen.
Eusko Abertzaleak Legebiltzar Taldek ondorengo legez besteko proposamena aurkeztu du, batzordean eztabaidatzeko, Donostialdeako metroaren Irun-Hondarribia tarteari buruzkoa.
Garraio eta Herri Lanetako sailburuordearen 2012ko urtarrilaren 19ko ebazpenez, "Donostialdeko Metroari buruzko informazio azterlana. Irun-Hondarribia zatia" jende aurrean ezarri zen.
Aipatutako dokumentuari hainbat alegazio aurkeztu zaizkio, horien artean azterlanaren xede den azpiegitura lekutzen den herrien udalek aurkeztutakoak.
Maribel Vaquero Montero EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak Irun-Hondarribia zatiari buruz plazaratutako proposamenak ez die Hondarribiko 16.540 eta Irungo 61.140 biztanleen mugikortasun beharrei konponbiderik ematen. Hondarribiko Udalak egindako alegazioan jasotzen den bezala, "egin beharreko inbertsioa ikaragarria izan arren, oso modu eskasean lotzen du Txingudiko eremua, horixe izango delarik eskaerarik handiena sortuko duen eremua, eta Donostia eta gainontzeko hiri eremuei ematen die lehentasuna".
“Aurkeztutako proiektuak ez dio irtenbiderik ematen Zubieta/Urdanibia Teknologia Parkearen eremuei ere”, esan du.
Hori dela eta, Eusko Abertzaleak legebiltzar taldeak aurkezten du ondorengo legez besteko proposamena:
"Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Irun/Hondarribia zatirako eskema berraztertu dezala, aukera ezberdinen azterketa egin eta gero, non trazatuaren arazoak ez ezik, kostua eta funtzionaltasuna aintzat hartu eta eskualdeko mugikortasun sisteman nola integratzen den aztertuko den".
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15