Prentsa Aretoa
2012/05/22
Ikuspuntu guztiak barneratzeko lanari ekingo dio Oroimenerako, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak
Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du institutuak ikuspuntu guztiak barneratuko dituela, “herri honetan azken 40 edo 50 urteetan giza eskubideen inguruan izandako urraketak gaitzetsiz eta giza eskubideen biktimen guztien sufrimendua aitortuz”.
-
Oroimenerako Institutuaren Lege Proposamenaren aurkezpena 2012-05-22 2012/05/22
Argazkiak...
Gaur goizean Eusko Legebiltzarrean aurkeztu dute EAJk, PSEk, Mixto-Ezker Anitza-EB taldeak eta Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe legebiltzarkideek izenpetu duten Oroimenerako, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutua sortzeko Lege Proposamena.
Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan, Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu du lege proposamen hori “alderdi politikoen eta talde legebiltzarren artean izandako hilabete eta hilabeteren emaitza” izan dela, eta akordiotik hasita, “zutabe tinkoak eraikitzeko beharraren alde egin du etorkizun baketsua garatzeko, baina, oroimenean oinarrituta”.
Ardatza etorkizunari begira dago, bana gertatutakoa ahaztu gabe - giza eskubideen haustea, herri honek bizi izandako bortizkeri traumatikoak-, eta oroimena ezartzea berme bezala berriro gerta ez dadin”, adierazi du.
Iturratek azpimarratu du institutuak ikuspuntu guztiak barneratuko dituela, “herri honetan azken 40 edo 50 urteetan giza eskubideen inguruan izandako urraketak gaitzetsiz eta giza eskubideen biktimen guztien sufrimendua aitortuz”.
Era berean, institutu honek dituen babesari dagokionez, Iturratek argitu du ez dutela zuzeneko gaitzespena izan legea tramitatzeko orduan, “PPren eta Legebiltzarreko beste taldeen arteko desadostasunak ezkutatzen ez diren arren”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15