Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/15

EAJk neurri zehatzak proposatu ditu Zientziaren Industria bultzatzeko

Besteak beste, INEUSTAR elkarteari Zientziaren Industria kluster izatera heltzeko aukera ematea eta hedadura eta denbora sakontasun handiko LIDERA estrategia zehaztea, enpresa egitasmo estrategikoak edo zientzia industria esparruan enpresa taldeak sustatzeko eta babesteko.

rss Ezagutzera eman
EAJk neurri zehatzak proposatu ditu Zientziaren Industria bultzatzeko

ARGAZKIA JAITSI

“Zientziaren industria merkatuaren zati garrantzitsua da, hazteko bidean dago, balio erantsia du, diziplina asko eskaintzen ditu eta industria eta zientzia arteko aliantza emankorrak eta ezagutza bideak eragiten ditu, unibertsitate eta industria esparruen arteko konexio garrantzitsua suposatzen du”, azaldu du Estíbaliz Hernáez legebiltzarkideak.  “Hazkunderako bektorea izan daiteke Euskadikoa moduko gizarte industrialerako, eta ezinbestekoa gerta daiteke zientzia aplikatutik bestelako jarduera sektore batzuk elikatzeko”, gaineratu du.  

Zientzia Industriaren mundu barruan, legebiltzarkide jeltzaleak azpimarratu egin du INEUSTAR Zientziaren Industriaren Espainiako Elkarteak egiten duen lana “enpresa elkarte bat da, gehien bat Euskadiko enpresek osatua,eta esparru guztietako tresna eta azpiegitura zientifikoak diseinatzeko, eraikitzeko, ustiatzeko eta mantentzeko lana egiten duten erakundeentzat lan egiten du, zientzia eta teknologiaren aurrerapenari eta berrikuntzaren indartzeari laguntzeko”. “Irabaz asmorik gabeko elkartea da, izaera pribatukoa, Euskadin Zientzia Industriaren Klusterraren ardatza osatuko luketen enpresek osatua; Europako lehena litzateke hau", gaineratu du. Eta azaldu egin du Espainiar Estatu mailan Plataforma Teknologikotzat  jo berri dutela.

Testuinguru honetan, EAJk ezinbestekotzat jotzen du Zientziaren Industria bultzatzea, eta helburu horrekin aurkeztu du ekimena, Eusko Jaurlaritzari honako neurri zehatz hauek eskatzea proposatzeko:

1.-“Zientziaren Industriaren aldeko apustu irmoa egitea, fokalizatzeko merkatu gisa aurreikusita, 2011ko abenduan Gobernuak berak onartu zuen 2015 urterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Egitasmoan.

2.Hilabeteko epean 2012 urterako EAEko Aurrekontu Orokorren Legean Berrikuntza eta Lehiakortasun Estrategiarako 7.214 egitasmo barruan aurreikusi zen aurrekontu partida betearaztea, Elkarteak etorkizunerako dituen aurreikuspenen araberako funtzionamendua izan dezan.  

3.- INEUSTAR elkarteari zientziaren industria kluster izaera lortzeko aukera ematea, beste kluster batzuekin batera kluster arteko ekimenetan parte hartzerik izan dezan, eta honek elkartea eratzen duten enpresei lehiakortasun maila handitzea ahalbide diezaion.

4.- INEUSTAR-rekin batera, hedadura eta denbora sakontasun handiko LIDERA estrategia zehaztea, enpresako egitasmo estrategikoak edo zientziaren industria alorrean enpresa edo enpresa taldeak sustatzeko eta babesteko”.

“Krisi egoera honetan, inoiz baino beharrezkoagoa da, jarduera ekonomikoa sortarazten lagunduko duten era honetako ekimenak martxan jartzea”, amaitu du Estíbaliz Hernáezek.