Prentsa Aretoa
2012/06/05
PPk eta PSEk eragotzi egin dute Gobernuaren ordezkariak Elgetan gertatutakoa azaltzea, EAJk salatu duenez
Mª Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak “onartezin “jo du “ beste behin ere Alderdi Sozialistak eta PPk beren bozak batu izana euskal legebiltzarkideek, eta ondorioz hiritarrek gertatu dena eta zergatik gertatu ote den jakitea eragozteko. Oraingo honetan, “orain dela gutxira arte kide nagusi zirenek beren bozak bateratu dituzte Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkariak apirilaren 24an Espainiar Ejertzitoak egin zituen maniobrak azaltzeko derrigorrik izan ez dezan.
Legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, bera Erakunde eta Herrizaingo Batzordeko Mahaiko Idazkari den aldetik, erakunde horrek Oxel Erostarbe legebiltzarkideak agerraldia eskatzeko aurkeztu zuen eskabidea errefusatzeko hartu zuen erabakiaren kontra agertu zen. “Zentzuduna den ororen kontra egiten da “ espainiar administrazioaren menpeko kargudunek legebiltzar honen aurrean agertu beharrik ez dutela” argudiatzean, Gobernuaren ordezkariak Espainiar Ejertzitoak Elgetan apirilaren 24an, Intxortaren 75. urteurrenean egin zituen maniobra militarren inguruko azalpenak eman ez ditzan” azaldu du. Izan ere “printzipio horri jarraiki, ez litzateke agerraldi eskaririk onartuko, Araudiaren arabera, Ikerkuntza Batzorde kasuetan salbu, hiritarrek, elkarteek, ordezkari instituzionalek ez baitute agertzeko derrigor juridikorik; egiten badute izaten da erakundearekin lan egin nahi dutelako edo Euskal Ganberari errespetua adierazteko, bera delakoan herriaren borondatearen adierazpena” gaineratu du.
Mª Eugenia Arrizabalagak azaldu duenez “ egia da, zentzu orokorrean, beste erakunde batzuetako ordezkari politikoei Ganbera aurreko azalpenik ez eskatzeko printzipioa errespetatzen dela, baina tratu hori udal eta foru ordezkari kasuetan mantentzen da, azalpenak beren udal osoko bilkuretan eta foru erakundeetan eman behar dituztelakoan”. “Baina hau ez da Gobernuaren Ordezkariaren kasua, duela gutxi, Legebiltzarrera joan zelako, bere ustez euskal administrazio maila ezberdinen artean ematen diren bikoiztasunen inguruan duen ikuspuntua azaltzeko -eta, horiek denak, bere eskumenetik kanpokoak izanik-, eta esan egin zuen bikoiztasun hori ez dela ematen berak ordezkatzen duen estatuko Admininistrazioarekiko”, gaineratu du.
Arrizabalagaren esanetan “apirilaren 24an Elgetan Espainiar Ejertzitoarekin gertatu zena nahikoa larria da Urquijo jaunaren agerraldia eskatzeko, batez ere kontuan hartzen badugu Diputatuen Kongresuko Mahaiak ez duela inolako presarik Defentsa ministroak Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeak egin dion galderari erantzun diezaion. “ Esan beharko ote dugu Elgetako hiritarrek eta oro har euskal hiritarrek ez dugula PP alderdiko Gobernuaren ordezkariari Espainiar Ejertzitoak egun hain esanguratsuan gipuzkoar herrian agertzeko izan zituen arrazoiez galdetzeko eskubiderik? ”, galdetu du. “Hori ote da Alderdi Popularraren eta Alderdi Sozialistaren gardentasuna?”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15