Prentsa Aretoa
2012/05/21
Kosovoko Estatua aitortzea eskatu dio EAJk Espainiako Estatuari
Andoni Ortuzar legebiltzarkide jeltzaleak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean eta, dagoeneko Europako Parlamentuak eskatu dionez, Kosovoko independentzia aitortzea eskatu dio Euzko Alderdi Jeltzaleak Espainiako Exekutiboari.
Duela gutxi Europako Parlamentuak ebazpen bat onartu du Kosovo Europar Batasunean sartzeko prozesuari buruz. Andoni Ortuzar azaldu duenez, “ebazpen horretan Europako Parlamentuak oraindik Kosovoko independentzia aitortzen ez duten EBko bost estatu kideei –Espainia, Txipre, Grezia, Errumania eta Eslovakia- eskatu zien aitor dezaten, Europar Batasuneko 22 herrik eta munduko beste 88 herrik jada aitortu dutela adieraziz”. “Onartutako ebazpenaren ardatza Kosovoko europar dimentsioa izan zen Balkanetako herrialde osoari buruzko europar ikuspegiaren esparruan”, azpimarratu du Ortuzarrek.
Ebazpenak ere poztasun handia adierazi zuen urtarrilean bisei buruzko elkarrizketaren hasieragatik, Kosovoko herritarren isolamenduari aurre egiteko asmoz. Halaber, Batzordeak bisen askapenari buruzko plangintza uda baino lehen aurkeztea eta bideragarritasun-txosten baten hitzarmena adosteko aukera, 2012ko udazkenean, babestea goraipatu zuen, Europar Batasunaren eta Kosovoren arteko akordioa lortzeko xedez. Ebazpen hori onartu zen 375 aldeko botoekin, 97 kontrako boto eta 76 abstentzioekin.
Bestalde, “herrialdean egonkortasuna sendotzeko eremuan, Europako Parlamentuak beste ebazpen batean Serbiarekin atxikimendua hitzartzeko negoziaketak ahalik eta lasterren hasteko proposatu zuen”, gogoratu du legebiltzarkide jeltzaleak. Era berean, Europako Parlamentuak beste ebazpen bat onartu du Montenegrori buruz, herri honekin atxikimendu-elkarrizketen hasiera, ekainetik aurrera, baikor baloratuz.
“Ebazpen hauek guztiek agerian utzi dute Mendebaldeko Balkanetan diren herriei integrazio ikuspegi europarra emateko beharra, erakundeen egonkortasuna eta aipatutako eskualdean bakea sendotzeko asmoz”, azpimarratu du.
Ildo horretan, Espainiako Estatuak Kosovoren independentzia aitortzea premiazkoa uste du EAJk eta, horregatik, LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkeztu du Legebiltzarreko Bilkuran eztabaidatzeko; izan ere, EAJk Espainiako Gobernuari eskatu dio Kosovoko Estatua aitor dezala”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15