Prentsa Aretoa
2012/05/08
Espainiako Gobernuari Aireportuen Kontrol-Zentroa Euskadin sortzea eska diezaiola eskatu dio EAJk Jaurlaritzari
Euskadiko Erkidego Autonomoko aireportuek urtero, bataz beste, 70.000 sarrera eta irteera dituzte, baina, “Estatu mailan, Euskadiko Erkidego Autonomoa da, aireportu bat baino gehiago izan arren, bertako sarrerak eta irteerak bideratzeko Aire Garraio Kontrol Gunerik ez duen bakarra”, Maribel Vaquero legebiltzarkidearen arabera.
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Legez Besteko Proposamena erroldatu du Eusko Legebiltzarrean Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari Aireportuen Kontrol-Zentroa Euskadin sortzea eska diezaiola.
Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak gai horren inguruan alderdi jeltzalearen kezka agertu du (Kongresuan eta Gizpuakoako Batzar Nagusietan ekimenak ere aurkeztu zituen) Euskadiko Erkidego Autonomoko aireportuek urtero, bataz beste, 70.000 sarrera eta irteera dituzte; eta AENAren datuen arabera, 2011. urtean lurreratze- eta aireratze-kopurua, honako hau izan zen: 54.432 Loiun, 9.562 Hondarribian eta 7.582 Forondan.
Ildo horretan, legebiltzarkide jeltzaleak gogoratu duenez, Estatu mailan, Euskadiko Erkidego Autonomoa da, aireportu bat baino gehiago izan arren, bertako sarrerak eta irteerak bideratzeko Aire Garraio Kontrol Gunerik ez duen bakarra.
EAJko legebiltzarkidearen hitzetan, “Madrileko Kontrol-Zentroa da lan hori egiten duena, eta horrek aire garraioan atzerapenak eragiten ditu, eta ondorioz, kalteak erabiltzaileentzat eta galerak hegazkin-konpainientzat”, eta horregatik, “Euskadin kokatutako Kontrol-Zentro baten bidez, inguru gertuan diren zazpi aireportuek aire-zirkulazioan sortzen dituzten gatazkak gutxiagotuko lirateke; gainera, zerbitzua ez litzaieke soilik euskal aireportuei emango, baita inguruan ditugunei ere”, azpimarratu du legebiltzarkide jeltzaleak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15