Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/16

EAJ:"Jaurlaritzaren mesfidantza erabatekoa da trenbidea Gasteizen integratzeko proiektuan"

“Gasteizko Udaleko PSEk gauza bat bozkatzen duen bitartean, Arriola sailburuak beste bat bozkatzen du”, esan du Mikel Martinez legebiltzarkideak.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak Jaurlaritzaren konfiantza eza salatu du trenbidea Gasteizko bidean integratzeko proiektuan.

Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak Iñaki Arriola sailburuari galdetu dio Jaurlaritzak gai horren inguruan izango duen jarrerari buruz. Izan ere, Alderdi Sozialistak, zuzenketa baten bidez, ustekabeko proposamena egin zuen eta PSEk azken 10 urteetan izandako jarrera erabat aldatu zuen, Arriola sailburuak berak Legebiltzarrean bertan esandakoaren aurka eginda.

Alderdi Sozialistaren proposamenean, orain, Espainiako Sustapen Ministerioak lan horren kostu osoa ordain dezala eskatzen du.

Legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, “jarrera berri horren aurrean, orain arte Alderdi Sozialistak defenditutakoaren aurka egiten du, bai Euskadin bai Espainian gobernatu duenean; eta, hurrengo egunetan Sustapen ministroarekin aurreikusitako bilera kontuan hartuta, beharrezkoa izaten da zehatz-mehatz jakitea zein izango den hemendik aurrera Gobernuaren iritzi-politikoa”.

Hala ere, “Gasteizko Udaleko PSEk gauza bat bozkatzen duen bitartean, Arriola sailburuak beste bat bozkatzen du”, amaitu du Mikel Martinezek.