Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/09

EAJ: "Trenbidea Gasteizko bidean integratzeko proiektua egoera larrian da PSEren arduragabetasunagatik"

“Horrelako proiektu estrategikoaren etorkizunak ezin du haur-haserraldi batengatik baldintzatuta egon. Hau ez da politika egiteko modua, ezta gizartearen interesak defendatzeko bidea”, esan du Mikel Martinez EAJko legebiltzarkideak.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak mozioa aurkeztu zuen atzo Legebiltzarreko bilkuran Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioaren jarrera jakiteko trenbidea Gasteizko bidean integratzeko proiektu estrategikoari buruz.

Mikel Martinez EAJko legebiltzarkidearen esanetan, proiektu estratégico horren Etorkizuna kinka larrian dago egoera ekonomikoa dela medio, eta, Espainiako Gobernuak %40 murrizketak iragarri dituelako egitasmoaren inbertsioetan.

Horren harira. Legebiltzarkide jeltzaleak adierazi zuen Lopez Gobernuak eta PSEk beti instituzio guztien inplikazioa defenditu dutela proiektu hau bideragarria izateko. “Aurreko Jaurlaritza kritikatzen zuten ez zela nahikoa inplikatzen”, esan du.

Zoritzarrez, PSEk bere Legebiltzarreko taldearen bidez, atzo onartu zuen zuzenketa dela eta, bere jarrera erabat aldatu du, eta, Sustapen Ministerioaren gain utzi du proiektu osoaren kostua.
“Alderdi politiko serio baten haur-haserrealdiaren ondorioa izateaz gain, erabateko jarrera aldaketa izaten da, eta proiektu hau erabat oztopatzen du” esan du Mikel Martinezek; bere ustez, erabaki hau PSEren beste estrategia bat da eta Lopez Gobernuari eusten dion alderdiaren arduragabetasuna da”.

Bestalde, finantzazio modu berri hau defendatzean barregarria da eta Gasteizko Udaleko talde sozialistaren erabakiaren aurka egiten dute, baita sailburuaren beraren kontra egiten dute aurreko interpelazioan 117 milioi euro iragarri zuelako proiektu honetarako.

Legebiltzarkide jeltzalearen hitzetan, “Gasteizko Udaleko PSE taldeak EAJren proposamenaren alde bozkatu zuen, eta Legebiltzarrean aurkeztu dugun parekoa da. Beraz, gaur gauza baten alde eta bihar beste baten alde bozkatzen duen talde politikoa daukagu”.

Hori dela eta. PSEren zentzugabekeri honen aurrean, EAJk aurreratu du hurrengo bilkuran Arriola sailburuari galdetuko diola Sustapen Ministerioak izango duen jarrerari buruz. “Jakin nahi dugu koherente izango den, edo, berriz, atzo Legebiltzarrean bere PSEko kideek bozkatu zutena defendatuko duen”, amaitu du Mikel Martinezek.