Prentsa Aretoa
2012/03/16
Jaurlaritzaren hizkuntza-politika salatu du EAJk
EAJko Legebiltzar Taldeak Eusko Jaurlaritzaren hizkuntza-politika kritikatu du. Izan ere, batetik, Lopez Gobernuak ez du egungo helburuen artean Europan euskararen ofizialtasuna eskatzeko lehentasunik; eta, bestetik, ez du euskara teknologia berrietan sustatzeko inolako proiektu finkorik.
Garbiñe Mendizabal legebiltzarkide jeltzaleak, ostiraleko kontrolerako bilkuran, Blanca Urgell Kultura sailburuari gaitzetsi dionez, Lurdes Auzmendi hizkuntza-politikako sailburuordeak Europako Parlamentuan aitortu zuen Jaurlaritzaren helburuen artean ez dagoela Europan euskararen ofizialtasuna eskatzea, “helburu pragmatikoagoak ditugulako”.
“Euskal gizartearen nahia da euskara suspertzea; beraz, Europan ofizialtasuna lortzeak asko lagunduko lioke gogo edo nahi horri”, esan du Garbiñe Mendizabalek. Ildo horretan, euskara aurrera atera nahi duen gobernu batek leku guztietan defendatu beharko luke, hizkuntza politika eraginkorra izateko.
“Herritarrek aukeratzen duten hizkuntza erabiltzeari uko egin ez diezaion lortu behar da, eta horrek esan nahi du, ahulen dagoen hizkuntza indartu behar dela, hemen eta Europan”, amaitu du Garbiñe Mendizabalek.
Bestalde, Alex Etxeberria EAJko legebiltzarkideak kritikatu du Jaurlaritzak ez duela inolako ekimenik proposatu euskara sustatzeko teknologia berrietan; bere hitzetan, teknologiak aurrera egiten duen bitartean, euskara atzean geratzen da.
Legebiltzarkide jeltzalearen ustez, Lopez Gobernuak beste aukera bat galdu du aurreko gobernuek hasitako proiektuei jarraipena emateko, “atzean begiratzen jarraitzen duelako, aurrera eta etorkizunera begiratu ordez. Ibarretxe Gobernuak hainbat hitzarmen sinatu zituen teknologia eta telekomunikazio enpresekin, eta egun, gobernu honek ez du ezer sinatu”, azpimarratu du.
“Euskararen alde pedalak ematen jarraitu beharra dugu, pedalik eman gabe bizikleta eror baitaiteke, eta gobernu honek azkenaldian ez du pedalik eman. Pedalak ematen jarraitu beharra dago, behin geldituta, gero abiadura hartzea zailagoa baita”, amaitu du Alex Etxeberriak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15