Berriak

BERRIA

2012/02/03

Urkullu: “Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa biziki larria da”

Gaur EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk Sabin Etxean burutu den prentsaurrekoan adierazi duenez, “azken egunotan ordainketen gelditzeaz eta Administrazioaren kaudimenik ezaren inguruan ezbai publikoak izan dira. Langabezia, Euskadin Estatuan baino arinago hazten jarraitzen du. Eta azken 15 urteotan ezagutu ez dugun langabezi tasara iritsi gara. Honekin batera, Euzko Alderdi Jeltzalea jakitun da, informazio eta datu propioak ditu hori egiaztatzeko, Eusko Jaurlaritzaren egoera ekonomikoa biziki larria dela”.

BERRIA

2012/01/31

Iñigo Iturrate EAJren legebiltzarkideak +Todos a una Voz+ elkartearen saria jaso du

Iñigo Iturrate Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkide eta Eusko Legebiltzarreko mahaiko bigarren lehendakari ordeak +Todos a una Voz+ elkarteak Giza Eskubideen eta Berdintasunaren aldeko Ibilbideari emandako lehen saria jaso du. Elkarte honek gizarte bidezkoago eta berdintzaileagoa egiteko lana egin duten pertsonak eta gure erkidegoan egiten duten lanaren bidez ezagun egiten diren emakume eta gizonen ibilbide profesionala saritzen ditu.

BERRIA

2012/01/27

EAJk Exekutiboari eskatu dio SOS ume lapurtuak taldearekiko lankidetza markoa ezartzea

EAJk Euskal Ganberan aurkeztu duen ekimenaren bidez Lopezen Exekutiboari eskatzen dio SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados Elkartearekiko lankidetza markoa ezar dezala, “gertakariak argitzen lagunduko duten lankidetza mekanismoak egokiro egituratzeko xedez” .

BERRIA

2012/01/23

Ortuzar: “Gobernatzeko bi modu daude: PSOEren propaganda eredua edo EAJ-PNVren kudeatze eredua”

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Bizkai Buru Batzarraren lehendakariak Durangon trenbideak lurperatzeko lanen inguruan eskaini den prentsa aurrekoan aditzera eman duenez “2010eko urtarrilean, oraintxe dela urte bi, Iñaki Arriola Garraio Sailburuak iragarri zuen” lehen atzerapena, hau da, pentsatutakoa baino urte bete beranduago egingo zela. Lanak 2011ko udaberrian amaituko ziren. Hamar hilabete geroago, 2010eko urrian, Ernesto Gasco Sailburuordea izan zen Durangora etorri zena “ bigarren atzerapena” egongo zela esateko, ia urte bete 2011 urte amaierara arte. Amaitu da 2011 urtea, 2012 a hasi da, eta orain Gobernuak iragarri egin du “hirugarren atzerapena” ere egongo dela, oraingo honetan urte eta erdi atzeratuko da, hau da, lanek 2013ko erdialdera arte iraungo dute”.

BERRIA

2011/12/30

EAJ-PNV poztu egin da Lopezen Gobernuak zuzendu eta giza eskubideen ikuspuntu integrala bereganatu duelako

Maribel Vaquero Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkidea poztu egin da Patxi Lopezen Exekutiboak orain arte bizikidetzarako heziketaren inguruan mantendu dituen jarrerak “zuzendu” dituelako eta “giza eskubideen ikuspuntu integrala eta beronek jasaten dituen urraketen aurreko defentsa” bereganatu dituelako.

BERRIA

2011/12/27

“Ertzainek sarrera probetan egiaztatu behar dute euskararen ezagutza”

EAJk ertzainek sarrera probetan euskara maila egiaztatzea eskatu du, Eusko Jaurlaritzak bidali duen Poliziaren gaineko Legeari aurkeztu dion zuzenketa bidez. EAJren ordezkarien ustetan Lopezen Exekutiboak “aukera berria du euskararekiko duen konpromisoa norainokoa den erakusteko”.

BERRIA

2011/12/20

EAJ-PNVk PSEri egotzi dio “artifizio sua” erabiltzen duela oraingo Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa lan okerra ezkutatzeko

EAJ-PNVk Alderdi Sozialistari egotzi dio “artifizio sua” erabiltzen duela “arreta desbideratzeko eta oraingo Eusko Jaurlaritzak oraingo krisialdi ekonomikoaren aurrean bere ezgaitasuna eta kudeaketa lan okerra ezkutatzeko".

BERRIA

2011/12/15

EAJ-PNVk kardiopatia iskemikoko gertakariak “arin” identifikatzeko plana garatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari

Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gaur bertan aztertuko du EAJren Legebiltzar Taldeak aurkeztutako ekimena. Honen bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio sei hilabeteko epean egin dezala Euskadi Kardiobabesturako Egitasmoa “kardiopatia iskemikoko gertakariak arin identifikatzea errazteko”, eta egitasmo honek aurreikus dezala Euskadi osoan desfibrilagailuak “estrategikoki banatzeko” ekimena.

BERRIA

2011/12/14

EAJk salatu duenez PSE-EE eta PP alderdiek “arrabol-jarduna” gauzatu dute aurrekontuen gaineko eztabaidan

Ricardo Gatzagaetxebarria Euzko Abertzaleak taldeko legebiltzarkideak salatu duenez “hirugarren urtez, Alderdi Sozialistak eta PP alderdiak“ arrabola ”aplikatu dute aurrekontuen gaineko eztabaidan; beste behin ere, gainerako taldeen zuzenketa bakarra ere ez dutelako kontuan izan”.

BERRIA

2011/12/07

EAJK eskatzen dio Lopezen exekutiboari gaixotasun arrarorik duten pertsonek behar dituzten produktuen eta ekartzen dien urteko kostuaren azterlana egin dezala

Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen bat erregistratu du ¨Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzeko, gehienezko 3 hilabeteko epean, azterlan bat egin dezala gaixotasun arrarorik dutenei dohainik ematen zaizkien botiken eta osasun-produktuen egoeraren analisia duena eta osasun publikoak estaltzen ez dituen produktu hauen benetako beharren analisia duena, eta detektatutako beharrezko artikulu bakoitzaren urteko kostuaren balioespena duena¨.

BERRIA

2011/07/26

EAJ-PNVk Aresi leporatu dio Legebiltzarrari gezurrak esan dizkiola Ertzaintzaren bulegoetarako jagoleak kontratatzearen inguruan

Mª Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak Rodolfo Ares Herrizaingo Sailburuari leporatu dio “Legebiltzarrari gezurrak esan dizkiola” Ertzaintzaren bulegoak zaintzeko segurtasun pribatua hartzearen inguruan.