Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/01/27

EAJk Exekutiboari eskatu dio SOS ume lapurtuak taldearekiko lankidetza markoa ezartzea

EAJk Euskal Ganberan aurkeztu duen ekimenaren bidez Lopezen Exekutiboari eskatzen dio SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados Elkartearekiko lankidetza markoa ezar dezala, “gertakariak argitzen lagunduko duten lankidetza mekanismoak egokiro egituratzeko xedez” .

rss Ezagutzera eman
Ane Urkiola EAJ-PNV

ARGAZKIA JAITSI

“Lankidetza marko honen helburua litzateke, gertakariak argitzen lagunduko duten lankidetza mekanismoak egituratzea” azaldu du Ane Urkiola legebiltzarkideak.

“Hain larriak dira orain arte umeen trafikoagatik eta arautu gabeko adopzioengatik dauden susmoak eta egindako salaketak, ezinbesteko gertatzen dela erakundeen aldetik jarduera serioa egitea” argudiatu du legebiltzarkide jeltzaleak.  

“600 susmo kasuez ari gara” azpimarratu du “ pertsona zehatzei eragiten dieten kasuak, eta iragan den denborak eta espedienteen gaineko datu pertsonalen babesak zaildu egiten du datuak eskuratzea eta gertakariak argitzea”

Testuinguru honetan adierazi duenez “ erakunde publikoei eskatu ahal zaie , beren eskumeneko esparruan gertatakariak argitzeko lana egin dezaten, honakoa oinarrizko giza eskubideen urratze argia  baita” .

Talde honi eskaini zaizkion babes eta solidariotasun adierazpen publikoak eta talde politiko guztiek “ egia jasotzeko eskubidea” bermatzeko neurriak hartzeko eskatuz aho batez babestutako adierazpen instituzionalak hainbat izan direla gogoratu ostean, zera azpimarratu du “ Lehendakariak ere berariaz adierazi du bere Gobernuak behar besteko tresnak jarriko dituela martxan, “azpijoko”” jo duen gertakari hau argitzearren,   eta aste honetan bertan Gobernuak ezagutzera eman du, xede horrekin departamentu arteko batzordea eratuko duela”.

Puntu honetan argitu duenez “SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados taldearekin eskatzen dugun lankidetza markoak batzorde horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu” .

Legebiltzarkide jeltzaleak  SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados elkarteak egiten duen lana – irabaz asmorik gabeko elkartea da eta gure Autonomi Erkidegoan umeen lapurretagatik kaltetutako 600 pertsona ordezkatzen ditu-. “SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados elkartea, besteak beste sortu da  familiako bat lapurtu dietelako susmoa dutenei edo arautu gabeko adopzio baten biktima direlako susmoa dutenei laguntzeko, adopzio ez arautuan eman den pertsona guztiei jatorriak argitzen lagunduz eta  agerian legezko adopzioaren protagonista izan denari bere sustraiak bilatzen lagunduz” azpimarratu du. 

SOS Ume Lapurtuak-Bebés Robados taldeak egiten duen lanaren inguruan iragarri duenez “ Elkarteak behin eta berriz aurkitzen duen zailtasunik handiena – baliabide material eta ekonomikoen eskasiaz gain- da gertakariak ikertzeko eta egiaztatzeko agiri administratiboak biltzeko ezintasuna, ondorengo salaketa aurkeztu ahal izateko”. “ Eta horregatik, erakundeen lankidetza eskatzen dute” gaineratu du. “ Horixe da aurkeztu dugun ekimen honekin bilatzen duguna” gaineratu du.