Prentsa Aretoa
2011/12/07
EAJK eskatzen dio Lopezen exekutiboari gaixotasun arrarorik duten pertsonek behar dituzten produktuen eta ekartzen dien urteko kostuaren azterlana egin dezala
Euzko Alderdi Jeltzaleak ekimen bat erregistratu du ¨Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari eskatzeko, gehienezko 3 hilabeteko epean, azterlan bat egin dezala gaixotasun arrarorik dutenei dohainik ematen zaizkien botiken eta osasun-produktuen egoeraren analisia duena eta osasun publikoak estaltzen ez dituen produktu hauen benetako beharren analisia duena, eta detektatutako beharrezko artikulu bakoitzaren urteko kostuaren balioespena duena¨.
Fátima Ansotegi legebiltzarkideak gogorarazi du ¨balioztatzen dela Euskadin, gaur egun, gaixotasun arrarorik duten 300.000 pertsona inguru bizi direla; hain kopuru handia da ezen agerian jartzen denean edozein solaskide guztiz harrituta uzten duen¨. ¨Horregatik, EAJko legebiltzar taldeak denbora luze daramagu ekimen desberdinak proposatzen gaixotasun-mota hauek dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko¨, gaineratu du.
Pertsona hauen guztien beharrei dagokienez, Fátima Ansotegik azpimarratu du ¨kaltetuen eta senideen elkarteek bereziki azpimarratzen dutela familia bati ekartzen dion esfortzu ekonomiko itzela bere kideetariko batek ohikoa ez den gaixotasunik izateak¨. Zentzu horretan, azpimarratu du ¨estadistikoki egiaztatuta dagoela gaixotasun arrarorik duten pertsonak, orokorrean, gainerako herritarrak baino baldintza okerragoetan bizi direla. Euren egoerak berebiziko esfortzu ekonomikoa egitea eskatzen du zuzenean eragiten diona euren bizi-kalitateari eta orokorrean familia-unitatea txirotzea dakarrena. Bai euren lan-bizitza bai eurak zaintzen dituzten senideena eta euren gizarte-harremanen mundua murrizten da¨.
Legebiltzarkide abertzaleak esan du maiztasun baxuko gaixotasunik dutenekin eta euren senideekin eta sartzen diren elkarteekin izandako elkarrizketetan, ¨adierazi dietela aurre egin behar dieten arazo bat botikak eta osasun-produktuak finantzatzeko beharra dela, ezin direnak berez sendagaitzat hartu, baina ezinbestekoak direnak gaixo hauen egunerokorako¨. Eta azaldu du, ¨esaterako, ondoko artikuluez ari direla: hesgailuak, kolirioak, pixoihal bereziak, kremak, eta abar.¨
¨Estatuan egindako azterlan baten arabera, gaixotasun arrarorik duen lau pertsonetatik bati oso zaila egiten zaio-ezinezkoa ez bada-behar dituen produktuak eskuratzea¨, esan du, ¨eta hipotekatutako familia hitza arrunta da elkarteek kaltetutako pertsonen arazoak azaltzen dituztenean¨.
¨Bizi dugun krisi-egoeraz jabetzen gara, baina baita ziur gaudela ere erakundeen ardura dela gure gizartearen babesgabekoak direnei babestea eta gainerako herritarrekiko baldintza berdinetan bizitza garatu ahal izatea bermatzea¨, azpimarratu du. ¨Horregatik uste dugu beharrezkoa dela Exekutiboak datu-basea izan dezala, zeinean maiztasun gutxiko gaixotasunak agertzen diren Euskadin diagnostikatutako kasuekin eta behar dituzten sendagai eta produktuekin; eta dakartzen kostuaren balioetsitako kalkulua egin dezala¨, zehaztu du. Helburu horrekin EAJk interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du Osoko Bilkuran eztabaidatzeko, ohikoak ez diren gaixotasunik dutenek osasun-produktu zehatzak dohainik eskuratzeari buruz.
¨Sailburuak gure proposamenarekiko izan duen jarrera oso pozgarria izan ez den arren, pasa den asteko Kontrolerako Osoko Bilkuran emandako erantzuna ikusita, espero dugu –gaixotasun arraroekin lotutako proposamenekin beste batzuetan gertatu den moduan-gure ekimenak Legebiltzarraren babesa izatea eta Lopezen Exekutiboak bere burua behartuta ikustea bere jarrera zuzentzera¨, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15