Prentsa Aretoa
2012/03/22
Lan-merkatuaren erreformaren dekretua ken dezala eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari
Ricardo Gatxagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak defendatu duenez, Euskadin langabeziaren datuak txikiagoak dira “euskaldunok lana egin dugulako ekonomia esparrua gaurkotuz, berrituz eta berregituraketa eginez”.
Lan-erreformaren premiazko neurrien dekretua ken dezala eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eta lan-harremanetan oreka berrindartzeko eskatu dio.
Ricardo Gatxagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak defendatu duenez, Euskadin langabeziaren datuak txikiagoak dira “euskaldunok lana egin dugulako ekonomia esparrua gaurkotuz, berrituz eta berregituraketa eginez”, eta adierazi du egun helburu nagusia Euskadin bigarren berregituraketa ekonomikoa egitea dela.
EAJko legebiltzar taldearen arabera, Espainiako Gobernuaren erreforma “oso gogorra” da, eta, erreforma hori egiteko orduan, autonomi erkidegoak eta erakundeak kontuan hartu ez izana kritikatu du, enplegu gaietan eskumenak baitituzte. “EAJ lan-erreformaren aurka agertu da Kongresuan, kaltegarria dela iritzi diogulako”, gogoratu du Gatxagaetxebarriak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15