Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/03/15

EAEko zerga-politika berria gauzatzeko egin beharreko lege-aldaketa eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Javier Carro EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, zergazko eskumenak Lurralde Historikoen esku daude, baina, Jaurlaritzak koordinatu beharreko lana egin behar du Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa “baldintza berdinetan” egoteko.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Autonomia Erkidegoan zerga-politika berria gauzatzeko egin beharreko lege-aldaketa egin dezan eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari.

Patxi Lopez lehendakariak duela bi hilabete proposatu zuen Legebiltzarrak EAEko zerga batzuetan errekargu bat gauza zezan diru-sarreren beherakada orekatzeko asmoz, krisialdia dela eta.

Javier Carro EAJko legebiltzarkideak azpimarratu duenez, zergazko eskumenak Lurralde Historikoen esku daude, baina, Jaurlaritzak koordinatu beharreko lana egin behar du Bizkaia, Araba eta Gipuzkoa egoteko “baldintza berdinetan”.