Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/03

Gizartearen gehiengoak memoria partekatu ahal izateko ahaleginak egin ditzala eskatu dio EAJk Jaurlaritzari

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak hilaren 14 eta 20 bitartean Bilbon egingo den Memoria eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra babestu du; izan ere, "memorian oinarritutako bakerako bidea" lagundu ahal duelako, baina proposamenak hobera egin duen arren, oraindik "beste ahots batzuk eta xehetasunak" falta dira.

rss Ezagutzera eman
Gizartearen gehiengoak memoria partekatu ahal izateko ahaleginak egin ditzala eskatu dio EAJk Jaurlaritzari

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Iturrate Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeko kideak hilaren 14 eta 20 bitartean Bilbon egingo den Memoria eta Bizikidetzari buruzko Biltzarra babestu du; izan ere, "memorian oinarritutako bakerako bidea" lagundu ahal duelako, baina proposamenak hobera egin duen arren, oraindik "beste ahots batzuk eta xehetasunak" falta dira.

Hori dela eta, legebiltzarkide jeltzaleak Lopez Exekutiboari eskatu dio "ahaleginak egin ditzala gizartearen gehiengoak memoria partekatu ahal dezan".

Iturratek Jaurlaritzari eskatu dio "PPren presioaren aurrean amore ez emateko" eta Carmen Gisasolaren partehartzeari eusteko, "bere hausnarketak benetan interesagarriak izango dira memorian oinarritutako bakerako bidean".

EAJko legebiltzarkideak adierazpenak egin ditu Legebiltzarreko prentsa aretoan, Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak adierazi ondoren, Barne Ministerioak ez duela amore emango Carmen Gisasolak Memoria eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean parte har dezan.

Legebiltzarkide jeltzaleak defendatu duenez, Gisasolak gizarteak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen ditu birgizarteratzeko, PPk eskatutakoak barne; eta, Gisasolaren hausnarketak benetan interesagarriak izango dira memorian oinarritutako bakerako bidean".

"Ez du ezertarako balio ETAko kide ohiei eskatzeak erakunde armatua utz dezatela eta eragindako mina onar dezatela, ostera, gizarte hau eraikitzeko bidean, euren iragana oztopo bezala kontuan hartzen badute", amaitu du Iturratek.