Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/03

Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu dio EAJk Legebiltzarrari

Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkide jelñtzaleak gogora ekarri du 2007ko ekainean Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuela Gorte Nagusietara bidaltzea Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren lege organikoak modifikatzeko proposamena.

rss Ezagutzera eman
Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu dio EAJk Legebiltzarrari

ARGAZKIA JAITSI

Eusko legebiltzarrak Euzko Abertzaleak Taldearen premiazko Ez Legezko Proposamena onartu du ; izan ere, Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu dio EAJk Legebiltzarrari.

Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak gogoratu duenez, 2007ko ekainean Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuen Gorte Nagusietara bidaltzea Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren lege organikoak modifikatzeko proposamena. "Ekimen horren helburua zen Araba-Alaba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herrialde Historikoetako Zergen gaineko Foru Arauen kontrako inpugnazio judizialik egotekotan, honen berri jakitea eta ebaztea Auzitegi Konstituzionalaren ardurakoa izango litzatekeela ezartzea. 2012eko otsailean, Gorte Nagusiek otsailaren 19ko 1/2010eko Lege Organikoa onartu zuten Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Lege Organikoak modifikatzeko, eta honek erregimen juridiko berria ekarri du", esan du Gatzagaetxebarriak.