Prentsa Aretoa
2012/05/04
Ertzaintzaren patrulla baten eta TUVISAko gidari baten artean izan den gertakaria azaltzea eskatu dio EAJk Herrizaingo sailburuari
Mikel Martínez legebiltzarkideak gogoratu duenez, hiritargoak komunikabideen bidez izan zuen gertakari ezatsegin honen berri. Eta, gaineratu duenez, “Herrizaingo sailaren aldetik gertakarien inguruan argitaratu diren lehen bertsioak eta TUVISAren Enpresa Batzordeak emandakoak guztiz kontrajarriak dira”.
Mikel Martínez legebiltzarkide jeltzaleak azalpenak eskatu dizkio Herrizaingo Sailburuari, Ertzaintzaren patruila baten eta TUVISAko-Vitoria Gasteizko hiri garraioa kudeatzen duen enpresa publikoa- gidari baten artean, iragan apirilaren 30ean Gasteizko Zaramaga auzoan izan zen gertakariaren inguruan.
Mikel Martínezek gogoratu duenez, hiritargoak komunikabideen bidez izan zuen gertakari ezatsegin honen berri. Eta, gaineratu duenez, “Herrizaingo sailaren aldetik gertakarien inguruan argitaratu diren lehen bertsioak eta TUVISAren Enpresa Batzordeak emandakoak guztiz kontrajarriak dira”. “Azken hauek poliziaren jarduna oldarkorra eta neurrigabea izan zela baieztatzen duten bitartean, Herrizaingo Sailaren aldetik esan dute TUVISAko langileak ertzainak iraindu egin zituela eta aurka jarri zela” azpimarratu du.
Legebiltzarkide jeltzalea kezkatuta agertu da “ gertakaria, iritzi publikoan azaldu den moduan, oso larria delako; eta zerbitzu eta zerbitzari publikoen irudi ona eta ohorea kaltetu ahal duelako”. Horregatik, ezinbesteko jotzen du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko arduradun gorenak behar besteko azalpenak ematea; eta helburu horrekin, hurrengo galdera hauetarako idatzizko erantzuna eskatu du :
- Zer jarduera zehatz hasi dira barne mailan, gertakari hau argitzeko? .
- Sailaren aldetik, harremanetan jarri al da gertakaria ikusi zuten lekukoren batekin?
- Sailaren aldetik harremanik edo kontakturik izan al da TUVISAko Zuzendaritzarekin edo Enpresa Batzordearekin?
- Zein da Herrizaingo Sailaren bertsio zehatza, iragan apirilaren 30ean Ertzaintzako agente batzuen eta TUVISAko gidari baten artean izan ziren gertakarien inguruan?
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15