Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/03

Espainiako Gobernuak hezkuntzan eta osasunean egin nahi dituen murrizketen konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari

Ricardo Gatzagaetxebarria legebiltzarkideak salatu duenez, Espainiako Gobernuak ikerkuntzan, hezkuntzan edo inbertsioetan egindako murrizketek ez dute lagunduko krisialdia gainditzeko. Gainera, ohiko etorkinei osasun-txartela kentzea kritikatu du.

rss Ezagutzera eman

Estatuko Gobernuak hezkuntzan eta osasunean egin nahi dituen murrizketen konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari, Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen babesarekin; eta aipaturiko kautelazko neurriak bertan behera uztea eskatu dio. Gainera, alderdi politiko guztien babesarekin, PP eta UPyd izan ezik, Legebilttzarreko araudia martxan jartzea hitzeman du bere helegitea jartzeko.

Neurri hauek guztiak Legebiltzarreko osteguneko Osoko Bilkuran adostu dira Estatuko Exekutiboak gastu publikoan jarri nahi dituen murrizketak direla medio, eta, euskal autogobernuaren aldeko ekimenean.

Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak salatu duenez, Espainiako Gobernuak ikerkuntzan, hezkuntzan edo inbertsioetan egindako murrizketek ez dute lagunduko krisialdia gainditzeko. Gainera, ohiko etorkinei osasun-txartela kentzea kritikatu du.