Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/26

EAJ: "Pankarta atzean jartzea gobernatzea baino errazagoa da"

Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak kritikatu du, Bildu Gipuzkoako instituzioetako gobernuan sartu ondoren, ez diola hondakinen inguruan emandako plangintzari jarraipenik eman. Horregatik, Bilduk “ezetzaren pankarta atzean jarri baino ez duela egiten” esan du, aldaketak planteatu gabe.

rss Ezagutzera eman
EAJ:

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Gipuzkoako Foru Aldundiari eta lurralde historiko horretako hiri-hondakinen kudeaketan eskumena duten instituzioei eskatu die “aurreikusitako azpiegituren plangintzarekin jarraitzeko eta Zubietako hondakinen errausketa eraikitzeko, hondakinen arazoari amaiera eman diezaioten”.

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak kritikatu du, Bildu Gipuzkoako instituzioetako gobernuan sartu ondoren, ez diola hondakinen inguruan emandako plangintzari jarraipenik eman. Horregatik, Bilduk “ezetzaren pankarta atzean jarri baino ez duela egiten” esan du, aldaketak planteatu gabe.

Legebiltzarkide jeltzaleak esan duenez, Bilduri aipamena eginez, “pankarta baten atzean jartzea gobernatzea baino errazagoa da”, eta azken sorkuntzako errausketen alde egin du arazoari aurre egiteko.

Arrizabalagak Gipuzkoako Aldundiari egotzi dio batetik “begirune demokratiko gutxi” duela Batzar Nagusietan adostutakoa ez betetzeagatik, eta bestetik, hiri-hondakinen kudeaketarako plangintza-aldaketa ez aurkezteagatik, eztabaidatzeko eta adosteko hala badagokio”.