Prentsa Aretoa
2012/04/25
EAJren zerga-ekimena onartu du Legebiltzarrak
Alex Etxeberria legebiltzarkideak kritikatu duenez, Patxi Lopez lehendakariak ez du inolako asmorik zerga-sistemaren inguruan eta Rubalcaba hautagaiaren ‘bozgoragailua‘ baino ez da. Horregatik, Exekutiboak “besteei lana jartzen dien bitartean, ekonomia berpizteko betebeharrak ahazten ditu”, esan du.
Eusko Legebiltzarrak Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldearen ekimena onartu du ongizate-estatuari eta enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren sustapenari eusteko aski baliabide bermatuko duen zerga-sistema progresibo eta zuzena.
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio Zerga-Kideketarako Sailean, foru aldundiekin batera, ongizate-estatuari eta enpleguaren eta jarduera ekonomikoaren sustapenari eusteko balibideak adostea.
Gainera, zerga-sistema progresibo eta zuzena sakontzen jarrai dezan eskatu dio errenta baxuen alde eta zerga-iruzurren kontra egiteko; baina, aldundien araudiaren ahalmenak bermatzen.
Alex Etxeberria EAJko legebiltzarkideak kritikatu duenez, Patxi Lopez lehendakariak ez du inolako asmorik zerga-sistemaren inguruan eta Rubalcaba hautagaiaren ‘bozgoragailua’ baino ez da. Horregatik, Lopez Exekutiboak “besteei lana jartzen dien bitartean, ekonomia berpizteko betebeharrak ahazten ditu”, esan du.
Legebiltzarkide jeltzaleak Lopez Gobernuaren gaitasunik eza azpimarratu du proposamenak egiteko eta gainerako instituzioekin hitzarmenak adosteko orduan. Ezgaitasun horrek agerian utzi du, berriro ere, egungo Exekutiboaren eta lehendakariaren lidergorik eza”, amaitu du Etxeberriak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15