Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/04/26

Aldundiek Koroa finantza ez dezaten ekimena baztertu du Legebiltzarrak

Norberto Aldaiturriaga legebiltzarkideak gogoratu du Kontzertu Ekonomikoak Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga-harremanak zehazten dituela, eta “foru lurraldeen eskubide historikoak babesten ditu”. Beraz, legebiltzarkide jeltzaleak ohartu duenez, “konpromiso hori bete ezean, Estatuak gauza bera egiteko aukera izango luke”, Kontzertuko eskubideak baztertuz.

rss Ezagutzera eman

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du Jaurlaritzari eta aldundiei eskatzea Kontzertu Ekonomikoaren kuota ordaintzeari uztea Koroaren eta Armadaren finantzatzeko.

Norberto Aldaiturriaga EAJko legebiltzarkideak gogoratu du Kontzertu Ekonomikoak Euskadiren eta Estatuaren arteko zerga-harremanak zehazten dituela, eta “foru lurraldeen eskubide historikoak babesten ditu”. Beraz, legebiltzarkide jeltzaleak ohartu duenez, “konpromiso hori bete ezean, Estatuak gauza bera egiteko aukera izango luke”, Kontzertuko eskubideak baztertuz.