Prentsa Aretoa
2012/04/26
Legebiltzarra Errioxak eta Gaztela Leonek aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen kontra agertzea eskatu du EAJk
Modifikazio hauek ezartzen dute Araba-Alava, Bizkaia eta Gipuzkoa Herrialde Historikoetako Foru Zerga Arauen inpugnazio judiziala egotekotan, honen inguruan jakitea eta ebaztea Auzitegi Konstituzionalaren ardurakoa izango litzatekeela.
EAJren Legebiltzar Taldeak premiazko Ez Legezko Proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarra ager dadila Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Lege Organikoak modifikatzeko otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren kontra aurkeztutako inkonstituzionaltasun errekurtsoen aurka.
Rikardo Gatzagaetxebarria eusko legebiltzarkideak gogora ekarri duenez, 2007ko ekainean Eusko Legebiltzarrak onartu egin zuen Gorte Nagusietara bidaltzea Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren lege organikoak modifikatzeko proposamena. Ekimen horren helburua zen Araba-Alaba, Bizkaia eta Gipuzkoako Herrialde Historikoetako Zergen gaineko Foru Arauen kontrako inpugnazio judizialik egotekotan, honen berri jakitea eta ebaztea Auzitegi Konstituzionalaren ardurakoa izango litzatekeela ezartzea. 2012eko otsailean, Gorte Nagusiek otsailaren 19ko 1/2010eko Lege Organikoa onartu zuten Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Lege Organikoak modifikatzeko, eta honek erregimen juridiko berria ekarri du honako ezaugarriak dituena:
a) Auzitegi Konstituzionalak ezagutu egiten ditu Herrialde Historikoetako Zergen gaineko Foru Arauen kontra aurkezten diren errekurtsoak.
b) Auzitegi Konstituzionalak ebazten ditu organo jurisdikzionaletan Zergen gaineko Foru Arau horien inguruan sortzen diren auziak.
c) Herrialde Historikoei onartzen zaie Auzitegi Konstituzionalaren aurrean konstituzioak eta estatutuek bermatzen duten eta lege izaera duten Estatu arauen inguruan foru autonomia defendatzeko auziak aurkezteko aukera .
Lege hori indarrean sartu ondoren, Errioxako Autonomia Erkidegoak bere Gobernu eta Parlamentuaren bidez, eta Gaztela Leongo Autonomi Erkidegoak, honek ere bere Gobernu eta Parlamentuaren bidez, inkonstituzionaltasun errekurtso bana aurkeztu zuten esandako Lege Organikoaren kontra.
“Dagokigun gai honetan, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz ebatzi du autonomi erkidego bat urgazle gisa ager daitekeela inkonstituzionaltasun errekurtso batean, beti ere inpugnatutako legeak bere autonomia esparruari kaltetzen badio” azpimarratu du Gatzagaetxebarriak. Gaineratu duenez “Euskadik, autonomi erkidegoa den neurrian, eskumen legala badu inkonstituzionaltasun errekurtsoak aurkezteko; eta gainera kasu honetan, tramite bidean dagoen inkonstituzionaltasun errekurtsoan bere autonomiari eragiten dio, Herrialde HIstorikoak izan badirelako Euskadiko Autonomi Erkidegoa osatzen dutenak” .
“Testuinguru honetan, EAJk uste du Eusko Legebiltzarra inkonstituzionaltasun errekurtso horren kontra agertzea zerbait egoki eta beharrezkoa dela, otsailaren 19ko 1/2010 Lege Organikoaren konstituzionaltasuna defendatzeko xedez” azaldu du legebiltzarkide jeltzaleak. Eta helburu horrekin, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ez legezko proposamena aurkeztu du Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak ados dezala “Auzitegi Konstituzionalaren eta Botere Judizialaren Lege Organikoak modifikatzeko otsailaren 10ko 1/2010 Lege Organikoaren kontra 3443-2010 zenbakiko errekurtsoan metatutako inkonstituzionaltasun errekurtsoaren aurka agertzea ”.
Era berean, EAJk eskatu egin du ekimen hau premia bidez tramitatzea “Eusko Jaurlaritza ere agertu ondoren, premiazko jotzen dugu Eusko Legebiltzarra albait arinen agertzea, prozesu tramite gehiago egin baino lehen” .
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15