Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2012/05/03

EAJk Burdinbidearen Euskal Museoaren inguruan izan duen jarrera berretsi du Legebiltzarrak

Transakzioko zuzenketaren bidez, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio fundazioaren barruan Burdinbidearen Euskal Museoarentzako plan estrategiko bat adostu eta garatu dezala fundazioko kide guztiekin, plan horretan giza baliabideen eta patrimonio industrialaren kudeaketa eraginkorra lortzea izango delarik helburua.

rss Ezagutzera eman
EAJk Burdinbidearen Euskal Museoaren inguruan izan duen jarrera berretsi du Legebiltzarrak

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Lopez Gobernuari eskatu dio egin beharreko gestioak egin ditzala, Burdinbidearen Euskal Museoaren Fundazioaren estatutuetan Burnibidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkartea patronatuko berezko kide izatea kendu zuten aldaketak desegiteko.

Transakzioko zuzenketaren bidez, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio fundazioaren barruan Burdinbidearen Euskal Museoarentzako plan estrategiko bat adostu eta garatu dezala fundazioko kide guztiekin, plan horretan giza baliabideen eta patrimonio industrialaren kudeaketa eraginkorra lortzea izango delarik helburua.

Beraz, Legebiltzarrak Lakuako Gobernuari eskatu dio, Donostiako Lan Arloko Epaitegiaren apirilaren 13ko epaiari jarraiki, aurreko zuzendari Olaizola jauna eta arduradun jauna azken 20 urteetan museoan jardun den funtzioetara itzuli dezala.

Horren harira, Legebiltzarrak aitortu eta eskertu egin nahi ditu Burdinbidearen Euskal Museoaren Lagunen Elkarteak, instituzio publiko desberdinek eta aurreko zuzendari eta arduradunak Burdinbidearen Euskal Museoan egin duten lana eta lorturiko emaitzak, Europako onenen artean jartzea lortu dutelako.