Berriak

ABB

2014/08/07

Xabier Agirre: “PPk Espainian Foronda desegin nahi du, badakielako boto gehiago dituela Burgosen edo Zaragozan”

Xabier Agirrek, EAJ-PNVko Araba Buru Batzarreko lehendakariak, adierazi du PPk Espainian Forondako aireportua “desegin” nahi duela, “badakielako boto gehiago dituela Burgosen edo Zaragozan”, eta ez diola axola Arabako aerodromoa “sakrifikatzea”.

EBB

2014/08/05

Egibar: "Batzokien historia milaka pertsonak egin duten borondatezko lan desinteresatuaren fruitua da; lan hori urteetan egin dute, ordu eta lan asko eskainita"

Joseba Egibar-en ustez “ezin da susmagarritzat jo EAJren ondarea, bere batzoki-sarea, jakina denez Espainiako Erresumako Kontuen Auzitegiak urtero ikuskatzen dituelako kontu eta ondare guztiak".

Eusko Legebiltzarra

2014/07/17

“Etorkizuna itxaropenarekin ikusten dugu; hautesleak antzematen du EAJ helburuak betetzen ari dela”

Joseba Egibar GBBko presidentea ziur da herritarrek jakingo dutela ezker abertzalearen gestioa epaitzen udal eta foru hauteskundeetan.

BERRIA

2014/07/14

Giza Eskubideen batzordea Melillan izan da emakume etorkinek bizi duten egoera ezagutzeko

Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Herritarren Partaidetzaren batzordea, Maribel Vaquero presidentea buru zuela, Melillan izan da Giza Eskubideen Behaketa Misio batean parte hartzen.

BERRIA

2014/07/10

Josune Gorospe: "EAJren aurkako batzorde inkisitorioa izan da"

EAJko Legebiltzar Taldearen ustez, ikerketa batzorde baten helburua egia bilatzea izan beharko litzateke, ez politika egitea. Baina, Epsilon-Hiriko gaiaren inguruan, EH Bilduk, PPk eta UPyDk "ez dute egia bilatu. Beraien egia bilatu eta aurkitu dute, eta baita bozkatu ere. Baina egia beste gauza bat da, ez da demokratikoa, egia ez da bozkatzen".

BERRIA

2014/07/08

"Epsilon eta Hirikoren inguruko txostena okerra, partziala eta alderdikoia da eta PPren bultzada politikoa izan du”

EAJko Legebiltzar Taldeak 56 emendakin aurkeztu ditu Carmelo Barriok egindako txostena sakonki zuzentze aldera.

BERRIA

2014/07/03

Egibar: "Bake eta Bizikidetza batzordea suspertzeko beharrezkoa da alderdiek ekarpenak egin eta konpromisoa handitzea"

Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du Jonan Fernandezekin izandako bilerak “ez duela Bake Ponentzia ordezkatzen”.

BERRIA

2014/06/30

Oregik “Y” izapidetzeko sistema «erabat gardena» proposatu dio Eusko Legebiltzarrari, hiru hilean behin informazio-txostenak osatzearen bidez

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik sistema erabat gardena proposatu dio Eusko Legebiltzarrari, EAEko “Y” trenbide-sarea izapidetzeari dagokionez. Ildo horretatik, hiru hilean behin informazio-txostenak egin eta aldian behin lan-eremuetarako bisitaldiak antolatuko dira, Legebiltzarreko batzorde-kideek lanen betetze-maila egiaztatu dezaten.

BERRIA

2014/06/26

Egibar: "Konstituzioak Euskal Herriaren eta Kataluniaren herri izaera onartu behar ditu"

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Euskal Herria eta Kataluniaren herri izaerak aitortuak izan daitezen eskatu du, “subjektu politikoan izanda ere, ez daudelako aitortuak Konstituzioan”. “Existitzen dena aitortu eta lege bidez konpontzea terapia politiko egokia litzateke”, argudiatu du.

BERRIA

2014/06/26

Legebiltzarrak kargu publikodunen jokabideren kontrola indartzeko legea onartu du

Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du lege honek “herritarrek erakunde eta politikariengana konfiantza berreskuratzen lagunduko duela”.

BERRIA

2014/06/20

EAJk Espainiako gobernuari exijitu dio ez dezala terrorismoaren biktima bat bera ere baztertu kalte-ordainak emateko orduan

EAJ Legebiltzar taldeak Legez Besteko Proposamena aurkeztu du Espainiako Gobernuari kalte–ordainak emateko orduan terrorismoaren biktima bat bera ere bazter ez dezala exijitzeko. Jasan duten indarkeria jasan dutela ere, Eusko Alderdi Jeltzaleak diru laguntza hauek biktima guztiei ailegatu behar zaizkiela gogoratu dio Madrilgo Gobernuari, baldin eta kalte-ordainak jasotzeko baldintzak betetzen dituzten.

BERRIA

2014/06/13

Erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea ahalbidetu da “ETA ez dagoelako”

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, ekainaren 8an Durango eta Iruña herriak lotu zituen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea ahalbidetu izan da “ETA jadanik ez dagoelako”, nahiz eta oraindik ez desagertu.