Prentsa Aretoa
2014/06/26
Legebiltzarrak kargu publikodunen jokabideren kontrola indartzeko legea onartu du
Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du lege honek “herritarrek erakunde eta politikariengana konfiantza berreskuratzen lagunduko duela”.
Euskal Administrazioaren menpe dauden kargu publikoek aitorpena egin beharko dute izendatuak izan baino bi urte lehenago eta kargua utzi eta hurrengo bi urteetan egin dituzten aktibitateen berri emateko. Hala agintzen du Legebiltzarrak gaur onartu duen kargu publikoaren jokabide kodeak eta haren bateraezintasun araubidea onartzen duen legeak. Legebiltzarrak aho batez onartu du ekimena.
Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak ziurtatu du lege honek “herritarrek erakunde eta politikariengana konfiantza berreskuratzen lagunduko duela”. Izan ere, “behar handia dago azken urteotan ezagutu ditugun hainbat eta hainbat ustelkeria kasuek politikarien sinesgarritasuna zalantzan jarri dutelako”.
Hala ere, ohartarazi du “ez dela batere onargarria gutxi batzuek jarrera ezegokiaren ondorioz aktibitate publikoan jarduten dugun guztion izen ona zikintzea”. “Gogaikarria litzateke kirolari guztiak dopatu egiten direla esatea. Bada, politikan, berdin: ezin da esan politikagintzan aritzen garen guztiok lotsagabeak garenik”, amaitu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15