Prentsa Aretoa
2014/06/26
Egibar: "Konstituzioak Euskal Herriaren eta Kataluniaren herri izaera onartu behar ditu"
EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, Euskal Herria eta Kataluniaren herri izaerak aitortuak izan daitezen eskatu du, “subjektu politikoan izanda ere, ez daudelako aitortuak Konstituzioan”. “Existitzen dena aitortu eta lege bidez konpontzea terapia politiko egokia litzateke”, argudiatu du.
Adierazpen hauek Legebiltzarrean egin ditu, UPyDk konpetentzia berak dituzten autonomiez osatutako Estatu federal asimetriko baten alde aurkeztu duen ekimenaren eztabaidan. “Alderdi batzuk urduri daude eta sendotasuna eta zorroztasuna nahasten dituzte. Elkarbizitzaren arazoa konpontzeko gakoa legalitatea eta legitimitatearen funtzioa dira. Izan ere, nahi ez den bizikidetza inposatzen bada ez da batasuna ematen. Elkarbizitza ezin da inposatu”, argudiatu du.
Bozeramaile jeltzaleak Autogobernuaren lan taldearen balioa berretsi du berriz ere eta gainerako alderdiei eskatu die bertan aurkez ditzatela gai honen inguruan egin nahi dituzten proposamenak.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15